22 Ondoren, efraimdarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Efraimdarren gudarostea Amihuden seme Elixamaren agindupean zihoan,
23 manasestarren leinukoa Pedahtzurren seme Gamelielen agindupean
24 eta benjamindarren leinukoa Gideoniren seme Abidanen agindupean.
25 Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Dandarren gudarostea Amixadairen seme Ahiezerren agindupean zihoan,
26 axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean
27 eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.
28 Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.