24 eta benjamindarren leinukoa Gideoniren seme Abidanen agindupean.
25 Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Dandarren gudarostea Amixadairen seme Ahiezerren agindupean zihoan,
26 axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean
27 eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.
28 Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.
29 Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari:—Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.
30 Hobabek erantzun zion:—Ez, ez noa. Nahiago dut neure herrialdera itzuli, neure ahaideengana.