1 Orduan, israeldar elkarte osoa oihu batean hasi zen eta gau osoa negarrez eman zuen.
2 Israeldar guztiak marmarrean hasi ziren Moisesen eta Aaronen kontra, esanez: «Ai, Egipton edo basamortu honetan bertan hil izan bagina!
3 Zertan ekarri gaitu Jaunak lurralde honetara: gu gerran erortzeko eta gure emazte eta seme-alabak gatibu bihurtzeko? Ez ote genuke hobe Egiptora itzuli?»
4 Eta honela ziotsoten elkarri: «Buruzagi bat izendatu eta itzul gaitezen Egiptora».
5 Moises eta Aaron lurreraino ahuspeztu ziren israeldar elkarte osoaren aurrean.
6 Nunen seme Josuek eta Jefuneren seme Kalebek, lurraldea ikertzen ibilitako taldekoek, jantziak urratu zituzten, nahigabeturik,