12 Izurriz joko ditut eta lurralde-ondarea kenduko, eta horiek baino herri handi eta ahaltsuagoa sorraraziko dut zuregandik.
13 Baina Moisesek erantzun zion Jaunari:—Egiptoarrek badakite zeure ahalmenaz atera duzula herri hau beraien artetik,
14 eta halaxe kontatu diete Kanaan lurraldekoei. Hauek ere badakite zu gure herriaren erdian bizi zarela eta aurrez aurre ematen zatzaizkiola ikustera, zeuk babesten eta gidatzen duzula, egun-argiz laino-adarrean, gauez su-adarrean.
15 Bat-batean herri hau hilarazten baduzu, zure ospearen berri duten atzerritarrek esango dute:
16 «Jauna ez da gauza izan hitzeman zion lurraldera herri hau eramateko; horregatik sarraskitu ditu basamortuan».
17 Beraz, Jauna, erakutsi orain zeure ahalmena, honela hitzeman baitzenigun:
18 «Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea, gaiztakeria eta errebeldia barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen duena hirugarren eta laugarren belaunaldiraino».