22-23 ez duela arbasoei hitzemandako lurraldea ikusiko mespretxatu nauten horietako inork, Egipton eta basamortuan nire aintza eta mirariak ikusi arren, behin eta berriro ni auzitan jarri eta desobeditu egin baitidate.
24 Baina Kalebek besteek ez bezalako barrua du eta guztiz leiala izan zait; horregatik, Kaleb neure zerbitzaria bakarrik eramango dut ikertzen ibili den lurraldera, eta haren ondorengoak izango dira bertako jabe;
25 baina lautadan amalektarrak eta kanaandarrak biziko dira. Zuei dagokizuenez, bihartik bira egin eta basamorturantz joko duzue, Itsaso Gorrirantz.
26 Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:
27 «Noiz arte jardun behar du zorigaiztoko herri honek nire aurka marmarrean? Entzun dut, bai, israeldarrek nire aurka diharduten etengabeko marmarra.
28 Esaiezu, bada: Hau dio Jaunak: Ala ni Jauna! Zeuei entzunaren arabera tratatuko zaituztet.
29 Izen-bilketan hogei urtez gorako zinetenon gorpuak basamortu honetan geldituko dira luze, nire kontra marmarka jardun duzuelako.