7 eta esan zieten israeldar guztiei: «Ikertzen ibili garen lurraldea aparta da!
8 Jauna aldeko badugu, hara eramango gaitu eta emango digu. Esnea eta eztia darizkion lurraldea da.
9 Baina ez zaitezte Jaunaren aurka errebelatu! Ez izan lurralde hartako jendearen beldur, ogia bezala irentsiko baititugu. Urrundu egin zaie beren jainkoen geriza; guk, berriz, geurekin dugu Jauna. Ez izan beldur!»
10 Halere, israeldar elkarteak bi haiek harrikatzeko asmoak zerabiltzan; hartan, Jauna aintzaz beterik agertu zitzaien israeldar guztiei elkarketa-etxolaren gainetik.
11 Jaunak esan zion Moisesi:—Noiz arte jarraitu behar ote du herri honek ni mespretxatzen? Noiz arte bizi behar ote du nitaz fidatzen ez dela, beronen aurrean hainbat mirari egin arren?
12 Izurriz joko ditut eta lurralde-ondarea kenduko, eta horiek baino herri handi eta ahaltsuagoa sorraraziko dut zuregandik.
13 Baina Moisesek erantzun zion Jaunari:—Egiptoarrek badakite zeure ahalmenaz atera duzula herri hau beraien artetik,