1 Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:
2 «Israeldarrak nor bere leinuaren banderapean etxolatuko dira; kanpalekua elkarketa-etxolaren inguruan eratuko da, halako tarte bat utziz.
3 «Ekialdean Judaren banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin.
4 Judatarren buruzagia Aminadaben seme Nahxon izango da, haren gudari-taldeak 74.600 gizon dituelarik.