9 Judaren kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 186.400 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hauek joango dira buruan.
10 «Hegoaldean Rubenen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Rubendarren buruzagia Xedeurren seme Elitzur izango da,
11 haren gudari-taldeak 46.500 gizon dituelarik.
12 Rubenekin batera Simeon eta Gaden leinuak etxolatuko dira. Simeondarren buruzagia Tzurixadairen seme Xelumiel izango da,
13 haren gudari-taldeak 59.300 gizon dituelarik.
14 Gadtarren buruzagia Reuelen seme Eliasaf izango da,
15 haren gudari-taldeak 45.650 gizon dituelarik.