16 Hurrengo, Arnon errekatik, Beer —hau da, «Putzu»— izeneko tokira iritsi ziren. Toki honetan esan zion Jaunak Moisesi: «Bildu herria eta ura emango diot».
17 Orduan abestu zuten kanta hau israeldarrek:«Sor bedi ura putzutik!Egin diezaiogun kantu!
18 Buruzagiek irekitako putzua,herriko handikiek zulatuaberen aginte-makilaz!»Ondoren, basamortutik Matanaraino joan ziren israeldarrak,
19 eta hurrengo ibilaldietan, Matanatik Nahalielera, Nahalieletik Bamotera,
20 eta Bamotetik Moabeko landan hedatzen den ibarrera, basamortuaren gain dagoen Pisga tontorrera.
21 Israeldarrek mezulariak bidali zizkioten amortarren errege Sihoni mezu honekin:
22 «Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara zure lurraldea zeharkatu arte».