11 Egiptotik atera den herriak lurralde osoa estali du. Zatoz berehala herri hori madarikatzera; beharbada, borrokatu ahal izango dut eta bota.
12 Jainkoak esan zion Balaami:—Ez joan horiekin! Ez duzu herri hori madarikatuko, nik bedeinkatua baitut.
13 Biharamun goizean, Balaken buruzagiei esan zien: «Itzuli zeuen lurraldera, Jaunak ez baitit uzten zuekin joaten».
14 Moabeko buruzagiek, Balakengana itzuli eta esan zioten: «Balaamek ez du etorri nahi izan gurekin».
15 Baina Balakek beste buruzagi batzuk bidali zituen, aurrekoak baino ugariago eta ospetsuagoak.
16 Balaamengana iritsirik, esan zioten:—Honela dio Tziporren seme Balakek: Mesedez, ez muzin egin niregana etortzeari.
17 Ohorez beteko zaitut eta zuk eskatu guztia egingo; zatoz, arren, eta madarika ezazu herri hori.