16 Jaunak, bidera irtenik, esan behar zituen hitzak adierazi zizkion Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.
17 Itzuli zen Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagiekin. Balakek galdegin zion:—Zer dio Jaunak?
18 Orduan, Balaamek bertso hauek abestu zituen:«Entzun arretaz, Balak,Tziporren seme hori!
19 Jainkoa ez da gizakiagezurretan jarduteko,ez da erabakiaz damutzengizasemeak bezala.Mintzatzen ote daeta esana egiten ez?Hitza ematen ote,eta bete gabe uzten?
20 Bedeinkatzeko agindua dut,Jaunak bedeinkatu egin baitu.Nik ezin atzera egin!
21 Ez du okerrik aurkitu Israelen,gaiztakeriarik ez Jakoben herrian.Jauna, bere Jainkoa, berekin du,errege bezalagoraipatzen du herriak.
22 Jainkoak atera zuen Egiptotik,bufaloarena bezalakoindar izugarriz.