1 Jaunari Israel bedeinkatzea atsegin zitzaiola ikusirik, Balaam ez zen joan bestetan bezala igarpen bila, baizik eta basamortura begira jarri zen.
2 Israel leinuka etxolaturik ikustean, Jainkoaren espirituak hartu zuen,
3 eta bertso hauek abestu zituen:«Hona hemenBeor-en seme Balaamen,begirada argiko gizonaren, mezua;
4 hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzuneta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua.
5 Bai ederrak zure etxolak, Israel,bai ederrak zure egoitzak,Jakoben herri!