Zenbakiak
Kapituluak 3:1-4
Elizen Arteko Biblia
1Hona hemen Aaronen eta Moisesen ondorengoak, Sinai mendian Jauna Moisesi mintzatu zitzaionean.
2Aaronek lau seme zituen: Nadab lehen-semea, Abihu, Eleazar eta Itamar.
3Horiek gantzutu eta sagaratu zituzten apaiz-zerbitzurako;
4baina Nadab eta Abihu semerik utzi gabe hil ziren Sinai basamortuan, Jaunaren aurrean, honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako. Beraz, Eleazar eta Itamar izan ziren apaiz beren aita Aaronen ardurapean.