1 Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni:
2 «Egizue Kehaten ondorengo lebitarren izen-bilketa, senitarteka eta familiaka.
3 Erroldatu hogeita hamar urtetik berrogeita hamar artekoak, elkarketa-etxolako zerbitzua bete dezaten.
4 «Kehaten ondorengoen egitekoa elkarketa-etxolan gauza sakratuenez arduratzea da.
5 Abiatzeko orduan kanpamendua jasotzean, Aaronek eta beronen semeek etxola bitan banatzen duen errezela kendu eta hartaz itun-kutxa estaliko dute.
6 Larru finezko estalduraz bilduko dute eta gainean purpura morezko beste oihal bat zabalduko, eta hagak ezarriko dizkiote kutxari.