12 gero, santutegiko liturgi zerbitzurako erabiltzen diren tresnak hartu eta purpura morezko oihalean ipiniko dituzte, larru finezko estalduraz bildu eta anda gainean ezarriko.
13 Aldareko errautsak garbitu eta purpura gorrizko oihala zabalduko dute gainean.
14 Aldare gainean liturgi zerbitzurako erabiltzen diren tresna guztiak ezarriko dituzte: errautsontziak, sardexkak, palak eta isipu-ontziak. Guztia larru finezko estalduraz bilduko dute, eta hagak ezarriko dizkiote aldareari.
15 «Abiatzeko orduan kanpamendua jasotzean, Aaronek eta beronen semeek santutegiko tresna guztiak bilduko dituzte, eta gero Kehaten ondorengoak etorriko dira horiek guztiak eramateko. Ez dezatela ezer sakraturik uki, hil ez daitezen. Horiek dira Kehaten ondorengoek eraman behar dituzten elkarketa-etxolako gauzak.
16 «Eleazar, Aaron apaizaren semea, honetaz arduratuko da: kriseiluetako olioaz, intsentsu usaintsuaz, eguneroko labore-opariez eta gantzuketa-olioaz. Egoitzaz eta bertan dagoen guztiaz ere —gauza sakratuez zein tresneriaz— bera arduratuko da».
17 Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni:
18 «Ez gero utzi lebitarren artean desagertzen Kehaten senitarteak!