4 Hala egin zuten israeldarrek: kanpalekutik urruti bota zituzten, Jaunak Moisesi agindua betez.
5 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
6 «Esan israeldarrei: Gizonezko nahiz emakumezko batek beste norbaiti kalte egin eta Jainkoarekiko desleial jokatzen badu, errudun bihurtzen da.
7 Bere errua aitortuko du, eta kaltearen ordaina eta bosteko bat gehiago emango dio kalte egin dionari.
8 Kaltetua hila bada eta ordaina jasotzeko ahaide hurbilekorik ez badu, kalte-ordaina Jaunari emango zaio apaizaren bidez, errudunaren bekatuaren barkamen-ohikunea egiteko erabiliko den ahariaz gain.
9 «Israeldarrek Jaunari eskainiko dizkioten opari sakratuak apaizarentzat izango dira.
10 Apaizari eramaten zaizkion opari sakratuak apaizarentzat dira».