1 Israeldarrak Egiptotik irten eta bigarren urtean, urtearen lehen hilean, honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi Sinai basamortuan:
2-3 «Ezarritako egunean, hau da, hil honen hamalauko ilunabarrean, ospatuko dute Pazkoa israeldarrek, eta ospatu, jaiari dagozkion ohikune eta usadioei zehatz-mehatz lotuz».
4 Pazkoa ospatzeko agindu zien, bada, Moisesek israeldarrei.
5 Sinai basamortuan, lehen hilaren hamalauko ilunabarrean ospatu zuten. Israeldarrek zehatz-mehatz bete zuten Jaunak Moisesi agindurikoa.
6 Alabaina, zenbait gizaseme kutsaturik zegoen gorpuren bat ukitu zuelako, eta ezin zuen Pazkoa egun hartan ospatu. Orduan, Moises eta Aaronengana jo zuten,
7 esanez:—Gorpu bat ukitu dugulako, kutsaturik gaude. Zer dela-eta ez zaigu zilegi Jaunari geure oparia eskaintzea gainerako israeldar guztiekin batera?