6 Phenenac ere, bekaitzez, nahigabe ematen cioen, eta borthizqui jasanarazten, hambatetaraino, non escarnioca baitzerabilcan, Jaunac agor utzi çuelacotz.
7 Eta horrela eguiten çuen urthe oroz, muga ethorriric, Jaunaren templora igaiten cirenean; horrela jaçarcen cioen; eta Ana nigarrari ematen cen eta janhariric etzuen harcen.
8 Elcana bere senharrac erran cioen beraz: Ana, certaco eguiten duçu nigar? certaco ez duçu jaten? certaco eritzen da çure bihotza? Ez othe natzaitzu hobe ecenez hamar seme?
9 Bada, Silon jan eta edan ondoan, Ana jaiqui cen. Eta Heli apheça Jaunaren temploco athean bere alkian jarria çagoelaric,
10 Nola Anac bihotza çaurthua baitzuen, Jaunari othoitz eguin cioen, nigarretan urcen celaric;
11 Eta botu eguin çuen; cielaric: Armadateco Jauna, çure nescatoari beguiratuz, ikusten baduçu ene bihotzmina, orhoitzen baçare nitaz, ez baçaitzu ahanzten çure sehia, eta çure nescatoari seme bat ematen badioçu, hura bere bicitzeco egun gucietaco emanen diot Jaunari, eta biçarnabala ez da haren buru gainean iraganen.
12 Bada, nola othoitz eta othoizca hari baitzen Jaunaren aitzinean, guerthatu cen Heli ohartu cela haren aho higuitzeei;