1 Erregueac 18 BHNT

1 Dabid Sauli minçatzetic guelditu cenean, guerthatu cen Jonathasen bihotza Dabiden bihotzari estecatu cela, eta Jonathasec Dabid maithatu çuen bere burua beçala.

2 Saulec egun hartan hartu çuen Dabid, eta etzuen utzi bere aitaren etchera itzulcera.

3 Bada Dabidec eta Jonathasec batasun eguin çuten elkarrequin, ecen Jonathasec bere burua beçala maite çuen.

4 Hargatic Jonathasec eraunci çuen soinean çuen athorra eta Dabidi eman cioen, eta bere berce soinecoac ere bai, bere ezpata eta arrambelaraino, eta guerrico uhaleraino.

5 Dabid halaber, norat-nahi igor ceçan Saulec, orotara atheratzen cen, eta umoqui cerabilan. Saulec eçarri çuen guerlaco guiçon batzuen buruan, eta ongui ikusia cen populu guciaz, eta guciz Saulen cerbitzariez.

6 Bada, Dabid, Filistindarra hilic bihurcen celaric, emaztequi guciac atheratu ciren Israelgo hiri gucietaric, cantuz eta dançan Saulen bidera, bozcariozco atabalequin eta cistrequin.

7 Eta emaztequiec cantatzen çuten dostatuz eta erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila.

8 Bainan Saul samurtu cen hainitz, eta solas hori desgogaran içatu cen haren beguietan. Eta erran çuen: Dabidi eman diozcate hamar mila, eta niri eman darozquidate mila; cer du orai escas erreguetasuna bera baicic?

9 Egun hartan eta gueroztic Saulec etzioen beraz begui onez beguiratzen Dabidi.

10 Bada, biharamunean Jaincoaren izpiritu gaixtoac hartu çuen Saul, eta profetisatzen çuen bere etchearen erdian, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen, egun oroz beçala. Saulec lança escuan çaducan,

11 Eta hartaz eman cioen Dabidi, harrasiarequin josico çuelaco ustean; bainan Dabidec bazterrerat eguin cioen bi aldiz.

12 Saul Dabiden beldurretan jarri cen, Jauna harequin celacotz, eta bere ganic guibelatu citzaioelacotz.

13 Saulec beraz Dabid urrundu çuen bere ganic, eta eçarri çuen mila guiçonen aitzindari; eta hura ilkitzen eta sarcen cen populuaren aitzinean.

14 Bere bide gucietan ere umoqui cerabilan, eta Jauna harequin cen.

15 Hargatic Saulec ikusiric guciz umoa cela, itzalgaizten hasi citzaioen.

16 Bainan Israel guciac eta Judac maite çuten Dabid, ecen hequien buruan sarcen eta ilkitzen cen.

17 Eta Saulec erran cioen Dabidi: Huna Merob, ene alaba çaharrena; hau emanen darotzut emaztetzat; bakarric, içan çaiteci bihozdun, eta guduca çaite Jaunaren guerletan. Bainan Saulec bere gogoarequin eguiten çuen: Ene escua ez bedi jauts horren gainera, bainan bai Filistindarrena.

18 Dabidec ordean erran cioen Sauli: Nor naiz ni, edo cer da ene bicia, edo ene aitaren ethorquia Israelen, erregueren suhi eguin nadiençat?

19 Bainan ethorri cenean ordua, Merob, Saulen alaba, Dabidi ematecoa, Hadriel Molatharrari emaztetzat emana içan cen.

20 Bada, Micol, Saulen bigarren alabac maithatu çuen Dabid. Eta hori erran cioten Sauli eta haren gogaraco içan cen.

21 Saulec erran çuen: Micol emanen diot, içan dadien horren galgarri, eta Filistindarren escua içan dadien horren gainean. Eta Dabidi erran cioen Saulec: Egun ene suhi içanen çare bi gaucetan.

22 Saulec hunela manatu cituen bere cerbitzariac: Dabidi minça çaizte ene ixilic beçala, erraten dioçuelaric: Huna erregueren gogaraco çarela, eta haren cerbitzari guciac maite çaituzte. Orai beraz içan çaite erregueren suhi.

23 Saulen cerbitzariec solas horiec oro ekarri cituzten Dabiden beharrietara. Eta Dabidec ihardetsi çuen: Erregueren suhi içatea guti dela iduritzen othe çaitzue? Ni guiçon bat naiz beharra eta ttipia.

24 Saulen cerbitzariac itzuli ciren, cioetelaric: Hulaco solasetan minçatu da Dabid.

25 Eta Saulec erran çuen: Hunela minça çaizte Dabidi: Erreguec ez du ezcontari beharric, baicic-ere nahi ditu Filistindarren ehun buztan-moco, erregueren etsaiez aspercunde eguina içan dadiençat. Bada, Saulec gogoan cerabilcan Dabid arthiquitzea Filistindarren escuetara.

26 Eta Saulec erran hitzac haren cerbitzariec Dabidi heldu ciozcatenean, solasa Dabiden gogaraco içatu cen, erregueren suhi eguitea gatic.

27 Eta handic egun gutiric barnean, Dabid jaiqui cen eta goan berepeco cituen guiçonequin. Hil cituen berrehun guiçon Filistindarretaric; ekarri cituen hequien buztan-mocoac eta erregueri kondatu, haren suhi içateco. Hargatic Saulec emaztetzat eman cioen Micol bere alaba.

28 Saulec ikusi eta eçagutu çuen Jauna Dabidequin cela. Bada Saulen alaba Micolec maite çuen Dabid.

29 Eta Saul hasi cen Dabiden beldur handiagoan sarcen; eta Saul egunetic egunera Dabiden etsai eguin cen.

30 Eta Filistindarren aitzindariac atheratu ciren; bainan ilkitzen hasi cirenetic, Dabid umoquiago cerabilan Saulen cerbitzari guciac baino, eta haren icena ospe handitan jarri cen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31