1 Erregueac 24 BHNT

1 Dabid handic igan cen beraz eta egotu cen Engadico lekuric segurenetan.

2 Saul bihurtu cenean, Filistindarren ondotic içanic, berria ekarri cioten, ciotelaric: Hara Dabid Engadico mortuan dela.

3 Saulec harturic beraz hirur mila guiçon Israel gucian hautatuac, goan cen Dabiden eta haren lagunen bilhatzera, nahiz harcadi gaitzenetan, basahuncençat baicic ibilquiçun ez direnetan.

4 Eta ethorri cen bidean kausitzen diren ardi-hespil batzuetara: eta han bacen cilhoca bat, ceinetan Saul sarthu baitzen bere eguin-beharretara. Bada Dabid eta bere lagunac cilho haren barnean gordeac çauden.

5 Eta Dabidi erran cioten bere cerbitzariec: Huna egun hura, ceinetaz Jaunac erran içan baitarotzu: Çure etsaia çure escuetara emanen dut eguin dioçoçunçat atseguin duqueçuna. Dabid jaiqui cen beraz, eta ixilic ebaqui çuen Saulen capaco hegala.

6 Guero Dabidi bere baithan urriquitu citzaioen ceren moztu çuen Saulen capaco hegala.

7 Eta erran cioeten bere lagunei: Jaunac beguira neçala eguitetic ene nausiari, Jaunaren cristori horrelacoric, eçarcetic hunen gainean ene escua, ceren Jaunaren cristo baita.

8 Dabidec bere solasez hautsi cituen bere guiçonac eta etzituen utzi Saulen gainera alchatzera. Bada Saul cilhocatic atheraturic bacihoan abiatu bidean.

9 Eta Dabid ere jaiqui cen, eta cilhotic ilkiric, Sauli guibeletic oihu eguin cioen, cioelaric: Jauna, ene erreguea. Saulec guibelerat beguiratu çuen; eta Dabidec, lurreraino makurtuz, adoratu çuen,

10 Eta Sauli erran cioen: Certaco ençuten ditutzu guiçonac erraten darotzutenac: Dabid çuri gaizquia eguin beharrez dabila?

11 Huna non egun çure beguiz ikusi duçun Jaunac ene escuetara eman çaituela harpean; eta çure hilcea gogoratu çait; bainan guphidetsi çaitu ene beguiac; ecic erran dut: Ez dut escua hedatuco ene nausiaren gainera, ceren Jaunaren cristo baita.

12 Eta hobequi, ene aita, ikusaçu eta eçagutaçu çure caparen izquina ene escuan; ecic mozten nuenean çure capaco hegala, ez dut nahi içan ene escua çure gainera hedatu. Beguira çaçu eta ikus etzela ene baithan ez gaizquia, ez tzarqueria, ez-eta çure alderaco bekatua; çuc ordean ene biciari celatac hedatzen diozcatzu, hura niri kendu nahiz.

13 Jaunac juia beça çure eta ene artean, eta Jaunac asper beneça çu ganic; bainan ene escua ez bedi çure gainean içan.

14 Erran-çaharrac dioen beçala: Tzarretaric ilkico da tzarqueria, ene escua ez bedi beraz içan çure gainean.

15 Noren ondotic çabilça, oi Israelgo erregue? nor bilhatzen duçu? çakur hil bati, cucuso bati çarraizquio.

16 Jauna içan bedi juie, eta çure eta ene artean juia beça; Jaunac ikus eta juia betza ene ariac, eta çure escutic ilki beneça.

17 Bainan Dabidec Sauli iharduquitzen ciozcan solas horiec akabatu cituenean, Saulec erran çuen: Ez othe da hau, ene Seme Dabid, çure minçoa? Eta Saul hasi cen marrascaz eta nigarrez;

18 Eta Dabidi erran cioen: Ni baino çucenagoa çare; çuc ecic onguia eguin darotaçu, eta nic çuri gaizquia bihurtu.

19 Egun aguertu ditutzu çuc niri eguin onguiac; alabainan Jaunac eçarri nau çure escuan, eta ez nauçu hil.

20 Ecen cein da guiçona, bere etsaia atzematen duenean, uzten duena bere bide onean? Bainan Jaunac niri egun eguin darotaçunaren ordaina bihur beçaçu.

21 Eta orai, nola baitaquit erregue içatecoa çarela segurqui, eta Israelgo erreinua çure escuetan egotecoa dela,

22 Jaunaz cin eguin diçadaçu ez duçula ene ondotic ene odola galduco, eta ez duçula ene icena ene aitaren etchetic eceçatuco.

23 Eta Dabidec cin eguin cioen Sauli. Saul goan cen beraz bere etchera; eta Dabid eta bere lagunac igan ciren toqui seguragotara.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31