1 Handic hilabethe baten buruan beçala, guerthatu cen, Naas Amontarra igan cela, eta guerlan abiatu cela Jabes Galaaden contra. Eta Jabestar guciec erran cioten Naasi: Batasunera har gaitzatzu eta cerbitzatuco çaitugu.
2 Naas Amontarrac ihardetsi cioten: Huntan eguinen dut çuequin batasun, iraicico baitarotzuet guciei escuineco beguia, eta eçarrico çaituztet Israel guciaren laidagarri.
3 Jabesco çaharrec erran cioten: Emagutzu çazpi egun, mandatarien igorceco Israelgo bazter orotara; eta gure atde atheraco denic ez bada içaten, ilkico gare çure gana.
4 Berriquetariac ethorri ciren beraz Gabaara, Saulen hirira, eta solas horiec erran cituzten populuaren aitzinean. Eta populu gucia oihuz eta marrascaz hasi cen.
5 Eta hara Saul non landatic heldu cen bere idien ondotic, eta erran çuen: Cer du populu horrec nigar eguiteco? eta erran ciozcaten Jabesco guiçonen solasac.
6 Saulec solas hequiec ençutearequin, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan, eta gogorqui biztu cen haren hasarrea.
7 Bere bi idiac harturic puscacatu cituen, eta berri-ekarleequin igorri cituen Israelgo bazter orotara, cioelaric: Nor-ere ilkico eta Sauli eta Samueli jarraiquico ez baita, horrelaxe eguina içanen çaiote haren idiei. Jaunaren beldurra sarthu cen beraz populuan, eta oro atheratu ciren guiçon bakar bat beçala.
8 Saulec beguietan iragan cituen Becequen, eta Israelgo semeetaric baciren hirur ehun mila guiçon, eta Judatic hogoi eta hamar mila.
9 Eta ethorri ciren berriquetariei erran çuten: Hunela erranen dioçuete Jabes Galaaden diren guiçonei: Bihar iguzquia berotuco denean içanen da çuen librança. Berri hori eraman cioeten Jabestarrei, ceinac bozcariotan sarthu baitziren.
10 Eta Amontarrei erran cioeten: Bihar ilkico gare çuen gana; eta eguinen darocuçue atseguin duqueçuena.
11 Biharamuna ethorri cenean, Saulec hirur andanetan eçarri çuen populua; goiz lehenean sarthu cen etsaien campetan, eta hilca haritu citzaioen Amoni iguzquia berotu arteo; eta ondarrac barraiatuac içan ciren halaz non hequietaric ez baitziren bia elkarrequin guelditu.
12 Eta populuac Samueli erran cioen: Cein da erran duen hura: Saul erreguinatuco othe da gure gainean? Igutzue halaco guiçonac, eta hilen ditugu.
13 Saulec erran çuen: Egun huntan ez da nihor heriotzetan eçarrico, ceren Jaunac egun eguin baitu Israelen librança.
14 Samuelec ordean populuari erran cioen: Çatozte eta goacen Galgalara, eta han berriz eguin deçagun erregueren icendatzea.
15 Eta populu gucia Galgalara goan cen; han Saul erregue eguin çuten Jaunaren aitzinean Galpalan, eta han baquezco bitimac imolatu cituzten Jaunaren aitzinean. Eta han Saulec eta Israelgo guiçon guciec erabili cituzten bozcalencia handiac.