1 Jaunaren arka egotu cen beraz çazpi hilabethe Filistin-herrian.
2 Filistindarrec apheçac eta aztiac deithu cituzten, ciotelaric: Cer eguinen dugu Jaunaren arkaz? Erakuts diçaguçue noletan bihurtuco dugun bere lekura. Hauquiec ihardetsi çuten:
3 Baldin Israelgo Jaincoaren arka bihurcen baduçue, ez beçaçue hutsa utz, bainan çor duçuena bihur çoçue bekatuarençat, eta orduan sendatuco çarete eta jaquinen duçue certaco haren escua ez den çuen ganic guibelatzen.
4 Filistindarrec erran çuten: Cer da bekatuarençat bihurtu behar dioguna? Ihardetsi çuten:
5 Filistindarren herri araldeen nombrearen arabera, eguizquitzue borz guibelaldeco cilho urhezco eta borz arratoin urhezcoac, ceren çauri bera içatu baita çuen baithan eta çuen satrapen baithan. Eta çuen guibelaldeco cilhoen iduriac eguinen ditutzue, eta çuen lurra xahutu duten arratoinenac, eta goretsico duçue Israelgo Jaincoa, eta beharbada bere escua alchatuco du çuen gainetic, çuen jaincoen eta çuen lurraren gainetic.
6 Certaco gogorcen ditutzue çuen bihotzac Eguiptoac eguin içan duen beçala, eta Faraonec beçala? Faraonec, joa içan cen ondoan, ez othe cituen utzi Israeldarrac, ceinac goan baitziren?
7 Orai beraz har çaçue eta eguiçue orga berri bat; bi behi umedun, uztarrian egundaino eçarriac içan ez direnac, uztar çatzue orga hari, eta hequien aratcheac etchean hers çatzue.
8 Eta hartuco duçue Jaunaren arka eta orguetan eçarrico; guero bekatuaren alderat eman ditutzuen gauçac sahetsean eçarrico diozcatzue kutchatto batean, eta utz çaçue goan dadien.
9 Eta beguiratuco duçue: baldin bere lekura daraman bideaz igaiten bada, Bethsamesi buruz, bera içanen da içurri handi hau eman darocuna; bainan ez badu harat eguiten, jaquinen dugu ez gaituela horren escuac uquitu, bainan guerthacari bat içatu dela.
10 Horrela eguin çuten beraz; eta harturic bi behi, umeac errapean cituztenac, uztartu cituzten orgari, eta hequien aratcheac etchean hersi.
11 Eta orguetan eçarri cituzten arka eta kutcha, ceinac barnean baitzituen urhezco arratoinac eta guibeleco cilho itchurac.
12 Bada, behiac xuxen cihoacen Bethsamesera daraman bideaz, eta bides urhats batean eguiten çuten, aitzinerateguinez eta orroaca. Filistindarren, satrapac berriz Bethsameseco muguetaraino jarraiquitzen ciren.
13 Bada, Bethsamestarrac ogui ephaiten ciren haranean. Beguiac alchaturic, ikusi çuten arka, eta bozcariatu ciren ikusi çutenean.
14 Eta orgac ethorri ciren Josue Bethsamestarraren landara eta han guelditu ciren. Toqui hartan bacen harri handi bat; hautsi cituzten orguen çurac, eta hequien gainean behiac eçarri cituzten holocaustetan Jaunari.
15 Lebitarrec jautsi cituzten arka eta haren sahetsean cen kutchattoa, ceinaren barnean baitziren urhezco gauçac, et harri handiaren gainean eçarri cituzten. Eta egun hartan Bethsameseco guiçonec holocaustac Jaunari escaini ciozcaten eta bitimac imolatu.
16 Filistindarren borz satrapec ikusi çuten hori, eta egun berean Acaronera bihurtu içan ciren.
17 Hauquiec dira, bada, Filistindarrec Jaunari hobenarençat bihurtu cituzten guibeleco cilho urhezcoac: Açotec bat, açac bat, Ascalonec bat, Jethec bat, Acaronec bat;
18 Eta haimberce urhezco arratoin nola hiri baitzen Filistindarren borz herri araldeetan, hiri harrasidunetic herri harrasigabecoraino, eta Abel-handiraino, ceinaren gainean eçarri baitzuten Jaunaren arka, egungo eguna arteo Josue Bethsamestarraren landan dena.
19 Bada, Jaunac, ceren bere arkari Bethsamestarrec beguiratu cioten, jo cituen hirur hogoi eta hamar aitzindari eta berrogoi eta hamar mila guiçon populu xehetic. Eta populua auhenetan egotu cen, Jaunac hambateco içurriaz jo çuelacotz jendea.
20 Eta Bethsamestarrec erran çuten: Nor egonen ahal da Jainco Jaun saindu hunen aitzinean? eta gu ganic noren baithara iganen dute?
21 Eta Cariathiarimtarrei guiçonac igorri cituzten, ciotelaric: Filistindarrec bihurtu dute Jaunaren arka, jauts çaizte, eta eramaçue çuen ganat.