1 Erregueac 2 BHNT

1 Ene bihotza bozcarioz jauci da ene Jauna baithan, eta ene ospea goratu da ene Jaincoa baithan; ene ahoa idequi da ene etsaien gainera, ceren goiheretu bainaiz çure escuco lagunçan.

2 Ez da sainduric Jauna beçalacoric, ecen sainduric ez da çutaz landan, eta hazcarric ez da nola baita gure Jaincoa.

3 Ixil beitez çuen solas hampurutsuac, oi çuen buruen espantatzen hari çaretenac; çuen ahotic guibela beitez ohico elheac; ceren Jauna baita jaquitate guciac dituen Jaincoa, eta harec daqui gogoeta gucien berri.

4 Crascatu da hazcarren balazta, eta herbalac indarrez guerricatuac içan dira.

5 Ontasunez lehen gaindituac cirenac, alocarioan jarri dira jan truc, eta goseac çaudecenac ase dira; agorra cen emaztequiac içan ditu asco haur, eta asco cituna agor eguin da.

6 Jaunac kencen eta ematen du bicia; ifernuetara arthiquitzen du eta handic ilkitzen.

7 Jaunac dema beharra, dema aberastasuna; harec aphalcen, harec goititzen du.

8 Herrautsetic atheratzen du noharroina, ongarritic erromesa, jar dadien aitzindariequin eta iduc deçan ospezco alkia. Ecen Jaunarenac dira lurraren habeac eta hequien gainean jarri du mundua.

9 Beguiratuco ditu bere sainduen oinac, eta gaixtaguinac ixilic egonen dira beren ilhumpeetan, ecen guiçona, bere indar guciarequin, herbal gueldituco da.

10 Jaunaren etsaiac ikaran egonen dira haren beldurrez; Jaunac hequien gainera ihurçuria carrascaracico du ceruetaric; Jaunac juiatuco ditu lurreco lau izquinac, erreinua emanen dio bere escuco erregueari eta alchatuco du bere Cristoren botherea.

11 Guero Elcana goan cen Erramathara, bere etchera: haurra ordean cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, Heli apheçaren beguien azpian.

12 Bada, Heliren semeac, Beliaten seme ciren, eta etzuten Jauna eçagutzen,

13 Ez-etare aphecen eguimbideac populuaren alderat; bainan edoceinec imola ceçan bitima bat, apheçaren semea heldu cen, haraguiac egosten hari cirelaric, hiruhorcecotto bat escuan,

14 Eta hura sarcen çuen berz handian edo ttipian, elcean edo duphinan; eta biruhorcecoaz alchatzen çuen gucia, apheçac baceraman beretzat. Hola eguiten cioten Silora heldu ciren Israeldar guciei.

15 Orobat bilgorra erre baino lehen, apheçaren semea heldu cen, eta imolatzen çuenari erraten cioen: Indaçu haraguia, apheçarençat erre deçadan, ecen ez dut çure ganic haragui erreric hartuco, bainan bai gordina.

16 Imolatzen çuenac erraten cioen: Bilgorra egun erre bedi lehenic ohitzaren arabera, eta guero hartuco duçu nahi duçun becembat haragui. Hunec ihardesten cioen: Ez, orai emanen darotaçu, bercela borchaz hartuco dut.

17 Apheçaren semeen bekatua guciz handia cen beraz Jaunaren aitzinean, ceren guiçonac guibelatzen baitzituzten Jaunaren sacrificiotic.

18 Bada, Samuel, mutticottoa cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, liho-harizco ephodo bat soinean.

19 Eta bere amac eguiten cioen athorra xume bat, ekarcen cioena bestetaco egun berecietan, bere senharrarequin igaiten cenean bestaco bitimaren imolatzera.

20 Helic benedicatu cituen Elcana eta bere emaztea, eta Elcanari erran cioen: Jaunac emaztequi hunen ganic bihur betzatzu haurrac, Jaunari eman dioçun bahiaren cariaz. Guero itzuli ciren beren etchera.

21 Jaunac eguin cioen beraz ikustate Anari, ceina amatu eta erdi baitzen hirur semez eta bi alabaz; eta Samuel haurra handitzen cen Jaunaren aitzinean.

22 Bada, Heli adin handitan cen. Nabaditu cituen bere semeec Israel guciari eguiten ciozcatenac oro, eta nola lo eguiten çuten tabernacleco sarcean beilatzen çuten emaztequiequin.

23 Eta erran çaroeten: Certaco eguiten duçue holacoric, populu guciaren ganic aditzen ditudan gauça itsusiac?

24 Berautzue, ene semeac, horietaric; ecen ez da ona nic ençuten dudan leloa, Jaunaren populuari hautsarazten dioçuela leguea.

25 Guiçonac guiçonaren contra bekatu eguiten badu, Jaincoa jabalaraz daiteque hobendunaren alderat: bainan Jaunaren contra eguiten badu, norc harençat eguinen du othoitz? Eta etzuten ençun içan beren aitaren boça, ceren Jaunac hil nahi baitzituen.

26 Bada, Samuel haurra eguiten eta handitzen hari cen, eta cen halaber Jaunaren eta guiçonen gogaraco.

27 Bizquitartean Jaincoaren guiçon bat ethorri cen Heli gana, eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Ez othe naiz garbiqui aguertu çure aitaren etcheari Eguipton cirenean Faraonempeco?

28 Hura bereci dut Israelo leinu gucien artean aphez içateco, igan çadien ene aldarera, niri erre ceçan isensua, eta ephodoa erabil ceçan ene aitzinean; eta çure aitaren etcheari eman içan diozcat Israelgo semeen sacrificiotaricaco guciac.

29 Certaco osticatu ditutzu ene bitima eta enetzateco emaitzac nic temploan esqueinceco manatuac? eta certaco niri baino ohore guehiago ekarri dioçute çure semeei, hequiequin janez Israelgo ene populuaren sacrificio gucietaco picainac?

30 Hargatic huna cer dioen Israelgo Jainco Jaunac: Ene ahoz erran içan dut çure etcheac eta çure aitaren etcheac bethi gucian cerbitzatuco çuela ene aitzinean. Bainan orai Jaunac dio: Urrun hori ni ganic; haina goretsico dut ceinac goretsico bainau; bainan laidatzen nautenac, berac içanen dira laidagarri.

31 Huna non dathorcen egunac ceinetan ebaquiren baititut çure besoa eta çure aitaren etcheco besoa, ez baita çaharric atheratuco çure etchean.

32 Eta ikusico duçu temploan berce bat çure orde jarria, Israel içanen delaric çorion gucien erdian; eta ethorquiçun gucian çaharric çure etchean içanen ez da.

33 Orogatic ez dut alde bat kenduco çure odola ene aldaretic; bainan eguinen dut iraungui ditecen çure beguiac, eta ihar dadien çure arima; eta çure etchetic hainitzac hilen dira guiçon adinerat direneco.

34 Eçagutzaritzat hau içanen duçu, çure bi semeei Ophni eta Phineesi guerthatuco çaroetana, biac egun berean hilen baitira.

35 Eta eraiquico dut enetzat aphez bat cirritua, ene bihotzaren eta ene arimaren gogara eguinen duena, eta nic eguinen diot etche bat sendoa, eta egun oroz ibilico da ene Cristoren aitzinean.

36 Guerthatuco da, bada, orduan çure etchecoric guelditu ditaqueena, ethorrico dela beretzat othoitz esque, eta escainico dituela cilhar-dirutto bat eta ogui-ophil bat, eta erranen duela: Indaçu, othoi aphez-çathi bat, jan deçadan ogui-ahamen bat.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31