1 Bada, Dabidec Erramathan den Nayothetic ihes eguin çuen, eta goanic minçatu cen Jonathasen aitzinean: Cer eguin dut? cer da ene gaizquia, eta cer hoben dut çure aitaren alderat, hura ene biciaren ondotic ibilceco?
2 Jonathasec erran cioen: Urrun hortaric, etzare hilen; ecen ene aitac ez du deusere eguinen, ez handiric, ez ttipiric, niri lehenic aiphatu gabe. Ene aitac gauça hori bakarra gorde othe darot bada? ez, ez da holacoric içanen.
3 Eta berriz Dabidi cin eguin cioen. Eta Dabidec erran çuen: Çure aitac segurqui badaqui çure beguien aitzinean gracia aurkitu dudala, eta erran duque: Jonathasec ez beça hori jaquin, atsecabetan jar ez dadiençat. Eta guehiago dena, Jaunaz eta ene arimaz (hala erran deçadan), ni eta heriotzea urhats batec berezten gaitu.
4 Jonathasec ihardetsi cioen: Cernahi erran diçadaçun, eguinen dut çuretzat.
5 Dabidec erran cioen Jonathasi: Huna bihar dela hilabethearen lehena, eta ni, azturaren arabera, erregueren aldean jarcen ohi naiz jateco; utz neçaçu beraz landetan gordetzera hirugarren eguneco arratsa arteo.
6 Eta çure aitac beguiraturic bilhatzen banau, ihardetsico dioçu: Dabidec othoiztu nau utz neçan laster batez goatera Bethlehemgo bere hirira, ceren haren leinutar guciec han baitituzte ospe handitaco sacrificioac.
7 Erraten badu: Ongui, çure cerbitzariac baquea içanen du; bainan samurcen bada, jaquiçu haren aiherra gaindiraino heldua dela.
8 Har çaçu beraz çure cerbitzariaz urricalpen hau, ceren nahi içan baituçu nic, çure cerbitzariac, çurequin eguin neçan Jaunaren batasuna. Bainan gaizqui cerbait ene baithan balin bada, ceronec hil neçaçu, eta çure aitaren aitzinera ez beneçaçu sarraraz.
9 Jonathasec erran cioen: Urrun hori çu ganic; ecen ez daiteque guertha, baldin garbiqui eçagutzen badut ene aitaren aihercundea gaindiraino eguina dela, ez darotzudala erranen.
10 Dabidec ihardetsi cioen Jonathasi: Norc ekarrico darot berria, çure aitac nitaz gogorqui ihardesten balin badarotzu?
11 Dabidi erran cioen Jonathasec: Çato, ilki gaitecen bazterraldetara. Eta landetara ilki cirenean biac,
12 Jonathasec erran cioen Dabidi: Israelgo Jainco Jauna, bihar edo etzi jaquin ahal badeçat ene aitaren erabaquia, eta baldin cerbait onic balin bada Dabidençat, eta ez badiot berehala norbait igorcen, eta jaquinsun ez badut eguiten,
13 Jaunac Jonathasi hau eguin beço eta hura gainetic. Bainan baldin ene aitaren aihercundeac irauten badu çure contra, helduco dut çure beharria, eta utzico çaitut goatera baquean, eta Jauna bedi çurequin, ene aitarequin içatu den beçala.
14 Bici içaten banaiz, eguin diçadaçu Jaunaren urricalpena; eta baldin hila içaten banaiz,
15 Ez beçaçu ene etchearen gainetic ken çure urricalpena bethi guciraino, Jaunac errotic jauçaraci dituqueenean Dabiden etsai guciac, cein bere aldian lurretic: Jaunac ken beça Jonathas bere etchetic, eta aspercunde athera beça Dabiden etsaietaric.
16 Jonathasec batasun eguin çuen beraz Dabiden etchearequin, eta Jaunac aspercunde atheratu çuen Dabiden etsaietaric.
17 Eta Jonathasec berriz ere cin eguin cioen Dabidi, maite çuelacotz; ecen nola maite baitzuen bere arima, hala maite çuen Dabid.
18 Jonathasec erran cioen: Bihar da hilabethearen lehena, eta bilhatuco çaituztete.
19 Eta çure jarlekua hutsa aguerico da etzi arteo. Jautsico çare beraz çalhuqui, eta ethorrico çare gorde behar çaren toquira lanean haritzea cilhegui den egunean, eta Ecel deitzen den harriaren aldean jarrico çare.
20 Eta nic harri haren aldetic igorrico ditut hirur gueci, eta arthiquico ditut xurira hari baninz beçala.
21 Muthil bat ere igorrico dut, diodalaric: Habil eta ekar daroztac gueciac.
22 Muthilari erraten badiot: Hitaz hunatago dituc gueciac, harzquic; çato ene gana, ceren baquea baituqueçu, eta, ala Jaincoa! gaitzic batere ez baita çuretzat içanen. Baldin ordean huneta minçatzen banaiz muthilari: Hitaz haratago dituc gueciac; çoaz baquean, ceren Jaunac bidalcen baitzaitu.
23 Bainan çuc eta nic erran dugun solasaz, Jauna çure eta ene artean içan bedi bethi gucico.
24 Dabid gorde cen beraz landan, eta ethorri cen hilabethearen lehena, eta erregue jarri cen oguiaren jateco.
25 Eta erregue (ohitzaren arabera) jarri cenean bere jarlekuan, ceina baitzen, harrasiaren ondoan, Jonathas xutitu cen, eta Abner jarri cen Saulen sahetsean, eta Dabiden lekua hutsa aguertu cen.
26 Eta Saulec etzuen deusere aiphatu egun hartan; ecen uste içan çuen Dabid, beharbada, lohi guerthatu citaqueela egun hartan, eta xahutugabea.
27 Eta hilabethea hasiz guerozco bigarren egunac arguitu çuenean, berriz ere Dabiden toquia hutsa aguertu cen. Eta Saulec erran cioen Jonathas bere semeari: Certaco Isairen semea ez da ethorri ez atzo, ez egun, jatera?
28 Sauli ihardetsi cioen Jonathasec: Herchatuqui othoiztu nau utz neçan Bethlehemera goatera.
29 Eta erran darot: Utz neçaçu ceren ospe handitaco sacrificio bat hirian bada, ene anaietaric batec deithu nau: orai beraz gracia aurkitu badut çure beguien aitzinean, goanen naiz berehala eta ikusico ditut ene anaiac. Aria hortaz ez da ethorri erregueren mahainera.
30 Bada Saul hasarretu cen Jonathasen contra, eta erran cioen: Guiçonari bere lotzen den emaztequiaren semea, ez othe daquit maite ducala Isairen semea hire ahalquetan eta hire ama laidagarriaren ahalquetara?
31 Ecen Isairen semea lurraren gainean bicico den egun oroz, ez haiz segurean içanen ez hi, eta ez hire erreinua ere. Hargatic orai berean igorrac haren bilha, eta erakar darotac, ecic herioaren Seme duc hura.
32 Jonathasec ihardetsi cioen bere aita Sauli: Certaco hilen da? cer eguin du?
33 Eta Saulec lança hartu çuen hari sarceco. Eçagutu çuen Jonathasec bere aitaren baithan asmu xedatu bat cela Dabiden hilcea.
34 Jonathas mahainetic xutitu cen beraz hasarrearen hasarrez, eta jan gabe egotu cen hilabethearen bigarren egunean. Ecen damu-min hartu çuen Dabiden gainean, bere aitac ahalquea eman baitzioen.
35 Eta goiçac arguitu çuenean, Jonathas goan cen landara Dabiden oldearen arabera, eta muthico xume bat hartu çuen berequin.
36 Eta erran cioen bere muthilari: Habil eta ekarzquitzadac nic igorcen ditudan gueciac. Eta muthicoa lasterca goan ondoan, berce gueci bat igorri çuen muthicoa baino urrunago.
37 Hargatic muthicoa goan cen Jonathasec guecia igorri çuen lekura, eta Jonathasec guibeletic oihu eguin cioen muthicoari eta erran: Hara, hanche da guecia hire haindian.
38 Eta Jonathasec muthicoari guibeletic berriz oihu eguin çaroen, cioelaric Higui hadi laster, ez trica. Muthicoac beraz bildu cituen Jonathasen guciac eta ekarri ciozcan bere nausiari;
39 Eta batere etzaquien cer hari cen ecen Jonathasec eta Dabidec bakarric çaquiten gauça.
40 Jonathasec beraz muthicoari eman ciozcan bere harmac eta erran cioen: Habil eta eramanzquic hirira.
41 Eta muthicoa goan ondoan, Dabid atheratu cen bere toquitic, ceina hegoaldera baitzagoen, eta lurrera eroriric, Jonathas adoratu çuen hiruretan; eta bata bercea besarcatzen çutelaric, elkarrequin nigar eguin çuten, Dabidec ordean guehienic.
42 Jonathasec erran cioen beraz Dabidi: Çoaz baquean; bethe bedi biec Jaunaren icenean cin eguin duguna, erraten guinduelaric: Jauna içan bedi çure eta ene artean, çure ondocoen eta ene ondocoen artean bethi guciraino.
43 Eta Dabid xutitu cen eta goan, eta Jonathas sarthu cen hirira.