1 Erregueac 8 BHNT

1 Bada, eguin içan cen, Samuel çahartu cenean, bere semeac juie eçarri cituela Israelen.

2 Haren seme çaharrenaren icena cen Joel, eta bigarrenaren icena Abia. Bersabeen juie ciren.

3 Eta haren semeac etziren haren bide beretan ibili; bainan makurrerat eguin çuten jaramanqueriaz; dohainac onhetsi cituzten, eta çucentasunari bidegabe eguin cioten beren juiamenduetan.

4 Beraz Israelgo çahar guciac bilduric, Samuelen gana ethorri ciren Erramathara.

5 Eta erran çaroten: Huna non çahartu çaren, eta çure semeac ez dabilça çure bideaz. Berce jendaia guciec duten beçala, erregue bat eçar guçu gure juiatzeco.

6 Solasa etzen Samuelen gogaraco içatu, erran çutelacotz: Erregue bat iguçu gure juiatzeco. Samuelec othoitz eguin cioen Jaunari.

7 Jaunac erran cioen ordean: Ençun çaçu populuaren minçoa erraten darotzun gucietan; ecen etzare çu hastancen dutena, bainan bai ni, ez nadiençat horien gainean erreguina.

8 Eguiptotic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo eguin içan dituzten eguitate gucien arabera, nola utzi bainaute eta Jainco arrotzac cerbitzatu baitituzte, hala eguiten darotzute çuri ere.

9 Orai beraz ençun çaçu horien minçoa: bainan argui çatzu eta aitzinetic erroçute horien gainean erreguinatuco den erreguearen çucena cer içanen den.

10 Hargatic Samuelec erregue bat galdatu cioen populuaren erran ciozcan Jaunaren solas guciac,

11 Eta erran cioten: Hau içanen da çuei manatuco duen erreguearen çucena: Hartuco ditu çuen semeac eta orga-lasterretan eçarrico ditu, eta çaldizco eguinen ditu eta bere orga-lasterraren aitzinean ibilaracico ditu;

12 Eçarrico ditu batzu mila guiçonen buruco, berceac ehun guiçonen; batzu bere lurren lanceco, berceac uzten bilceco; berce batzu bere harmen eta orga-lasterren eguiteco.

13 Çuen alabac ere eçarrico ditu usain goço eguiten, jateco xuxencen eta ogui eguiten.

14 Halaber hartuco ditu çuen landa, mahasti eta olibadi hoberenac, eta bere cerbitzariei emanen diozcate.

15 Çuen uztetaco eta mahastietaco goçoen hamarrenac ere alchaturen ditu, bere ebaquiei eta cerbitzariei emateco.

16 Halaber çuen muthilac, nescatoac, guiçon-gazte hoberenac eta astoac hartuco ditu, eta bere lanetan eçarrico ditu.

17 Hartuco ditu orobat çuen arthaldeetaco hamarrenac, eta ceronec içanen çarete haren cerbitzuco.

18 Eta egun hartan dei eguinen duçue ceronec hautatu duçuen çuen erreguearen contra, eta Jaunac etzaituztete orduan ençunen, ceren ceronec galdatu duçuen erregue.

19 Populuac ordean etzuen ençun nahi içan Samuelen solasa, bainan erran çuten: Ez, erregue bat içanen da gure gaineco.

20 Eta gu ere içanen gure berce populuac beçala: eta gure erreguec juiatuco gaitu, gure aitzinean ibilico da, eta gure guerletan guretzat guducatuco da.

21 Samuelec aditu cituen populuaren solas guciac, eta Jaunaren beharrietara ekarri cituen.

22 Jaunac ordean Samueli erran cioen: Ençun çaçu horien solasa, eta erregue bat gainean eçar çoçute. Eta Samuelec Israelgo guiçonei erran cioeten: Cein bere hirira goan bedi.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31