1 Urtheco haur bat cen Saul erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean.
2 Saulec hirur mila guiçon hautatu cituen Israeldic, eta bi mila ciren Saulequin Macmasen, Bethelgo mendian, eta mila Jonathasequin Gabaa Benjamingoan: gaineraco populua igorri çuen, cein bere olhara.
3 Jonathasec jo çuen Filistindarren guardia Gabaan cena. Filistindarrec hori aditu çuteneco, Saulec turuta joaraci çuen bere lur gucian, cioelaric: Hebrearrec ençun beçate.
4 Eta Israel guciac aditu çuen hunelaco omena: Saulec jo du Filistindarren guardia. Eta Israel alchatu cen Filistindarren contra. Populu guciac beraz Galgalan oihu eguin çuen Saulen ondotic.
5 Filistindarrac bildu içan ciren Israelen contra gudu emateco, hogoi eta hamar mila orga-laster, sei mila çaldizco, eta gaineraco jende xehea, itsas-bazterrean legarra beçain usu. Igan ciren eta Macmasen campatu, Bethabenen iguzqui-haice alderat.
6 Israeldarrec beren buruac ikusi cituztenean hestutuac, (ecen populua lotsatua cen), gorde ciren cilhoquetan eta gordegailuetan, guerendetan ere eta har-cilho eta urteguietan.
7 Bada, Hebrearrec Jordanea iragan çuten Gadeco eta Galaadco lurretan. Eta Saul Galgalan celaric oraino, hari jarraiquitzen cen populu gucia ikaran jarri cen.
8 Çazpi egunez beguira egotu cen, Samuelen manuaren arabera; Samuel etzitzaioen Galgalara ethorri, eta populua haren ganic barraiatu cen.
9 Saulec erran çuen beraz: Ekar diçadatzue holocausta eta bitima baquezcoac. Eta escaini çuen holocausta.
10 Holocausta esqueincen akabatu çuenean, hara Samuel non heldu cen, eta Saul bidera atheratu citzaioen agur eguitera.
11 Samuelec erran cioen: Cer eguin duçu? Saulec ihardetsi çuen: Nola ikusi baitut populua ene ganic barraiatzen cela; eta etzinela, egun berecien arabera, aguertu; eta Filistindarrac Macmasera bilduac cirela,
12 Erran içan dut: Filistindarrec ene gana jautsico dira Galgalara, eta ez dut oraino jabaldu Jaunaren beguithartea. Premiac borchaturic esqueini dut holocausta.
13 Samuelec erran cioen Sauli: Çoroqui eguin duçu, eta çure Jainco Jaunac eman darozquitzun manamenduac ez ditutzu beguiratu. Hori eguin ez bacindu, Jaunac orai bethi gucico gogortuco çuen Israelen gainean çure erreinua;
14 Bainan çure erreinuac ez du guehiago iraunen. Jaunac bere gogoaren araberaco guiçon bat bilhatu du; eta Jaunac manatu dio içan dadien haren populuaren gaineco buruçagui, ceren ez dituçun Jaunac manatuac beguiratu.
15 Bada, Samuel jaiqui cen, eta Galelatic igan cen Gabaa Benjamingora. Eta gaineraco populua igan cen Saulen ondotic guerla ematen ciren populuaren bidera, Galgalatic ethorriz Gabaara, Benjamingo mendian. Saulec kondatu çuen populua, eta harequin kausitu ciren sei ehun guiçonen ingurua.
16 Saul eta Jonathas, haren semea, eta hequiequin kausitu cen populua Gabaa Benjamingoan ciren: eta Filistindarrac Macmasen jarriac çauden.
17 Filistindarren campetaric hirur andana atheratu ciren harrapaquetara. Bat cihoan Efraco bideaz Saulen lurreco alderat;
18 Berce bat, berriz, Bethorongo bideaz; eta hirugarrena itzuli cen Seboimgo haraneco muga gaineco biderat, mortuco parrean.
19 Bada, harotzic etzen kausitzen Israelgo lur gucian; ecen Filistindarrac harotzic uztetic beguiratu ciren, beldurrez Hebrearrec eguin cetzazten ezpatac edo lançac.
20 Israel gucia jausten cen beraz Filistindarretara, ceina bere golde, haitzur, haizcora eta jorraiaren çorrotzaraztera.
21 Hargatic goldeen, haitzurren, hirur-horcecoen eta haizcoren ahoac kamustuac ciren; etzen akuloetaraino çorroztecoac etzirenic.
22 Eta guduco eguna ethorri cenean, ez ezpata bat, ez lança bat etzen kausitu Saulequin eta Jonathasequin cen populu guciaren escuan, Saulez eta Jonathas haren semeaz landan.
23 Bada, Filistindarren armada atheratu cen Macmasera igaitecotzat.