1 Erregueac 28 BHNT

1 Guerthatu cen, bada, orduco egunetan Filistindarrec bildu cituztela beren armadac eta Israeli guerla emateco eguimbidetan jarri cirela; eta Dabidi erran cioen Aquisec: Jaquiçu segurqui orai çu eta çure guiçonac enequin atheratuco çaretela guerlara.

2 Dabidec ihardetsi cioen Aquisi: Orai jaquinen duçu cer eguinen duen çure cerbitzariac. Eta Aquisec Dabidi erran cioen: Eta nic ene buruaren çain eçarrico çaitut bethi.

3 Bada, Samuel hil içan cen, eta Israel guciac deithoratu çuen, eta ehorci çuten Erramathan, bere hirian. Eta Saulec bere lurretic egotzi cituen gaizquinac eta aztiac.

4 Filistindarrac bildu ciren, eta ethorri, eta campatu ciren Sunamen. Saulec ere bildu çuen Israel gucia, eta Jelboera ethorri cen.

5 Saulec ikusi cituen Filistindarren campac, icitu cen eta haren bihotza ikaratu cen hainitz.

6 Consultatu çuen Jauna, ceinac ez baitzioen ihardetsi ez ametsez, ez aphecez, ez-etare profetez.

7 Eta Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Pithona duen emaztequi bat bilha darotaçue, eta goanen naiz haren gana, eta haren bidez errequei eguinen dut. Eta bere cerbitzariec ihardetsi cioten: Pithona duen emaztequi bat bada Endorren.

8 Aldatu cituen beraz bere soinecoac, eta berceen soinecoac jaunci cituen, eta goan cen bera, eta bi guiçon berequin; ethorri ciren gabaz emaztequia gana, eta erran cioen: Pithonaz asma diçadaçu eta ilkiaraz erranen darotzudana.

9 Eta emaztequiac ihardetsi cioen: Huna badaquiçu cembatetarainocoac eguin dituen Saulec, eta nola bere lurretic eceztatu dituen gaizquinac eta aztiac. Certaco beraz celatac hedatzen diozcatzu ene biciari, hila içan nadiençat?

10 Eta Saulec cin eguin cioen Jaunaz, cioelaric: Ala Jauna! gauça huntaz bidegaberic batere guerthatzen baçaitzu.

11 Eta emaztequiac erran cioen: Nor ilkiaracico darotzut? Saulec ihardetsi cioen: Eraic darotaçu Samuel.

12 Bainan emaztequiac ikusi çuenean Samuel, oihu handi bat eguin çuen, eta Sauli erran cioen: Certaco nauçu enganatu? ecen çu çare Saul.

13 Erreguec erran cioen: Ez içan beldurric; cer ikusi duçu? Emaztequiac Sauli ihardetsi cioen: Jaincoac ikusi ditut luphetic igaiten.

14 Saulec erran cioen: Nolacoa da? Ihardetsi çuen: Guiçon-çahar bat igan da, eta capa bat du soinean. Saulec eçagutu çuen Samuel cela, eta gurthu cen ahuspez lurrera, eta adoratu çuen.

15 Bada, Samuelec erran cioen Sauli: Certaco asaldatu nauçu ene eraiquitzeco? Saulec ihardetsi cioen: Hestura gaitzean naiz: Filistindarrec gudu emanen darotate, eta Jaincoa guibelatu da ni ganic, eta ez nau ençun nahi içan, ez profeten bidez ez-eta ametsenez; çu deithu çaitut beraz, iracats diçadaçunçat cer eguin behar dudan.

16 Eta Samuelec erran cioen: Certaco hari çaizquit galdeca, Jauna çu ganic guibelatu denean eta çure partidaren gana iragan?

17 Ecen Jaunac eguinen darotzu ene arartecoz minçatu den beçala, iraicico du çure escutic erreinua, eta çure suhi Dabidi emanen dio,

18 Etzarelacotz ethordun içatu Jaunaren hitzari, eta ez duçulacotz Amelequen gainera jautsaraci haren hasarreco sumindura: hargatic Jaunac egun eguin darotzu jasaiten duçuna.

19 Eta Jaunac Israel ere çurequin batean emanen du Filistindarren escuetara; eta bihar, çu eta çure semeac enequin içanen çarete; Jaunac halaber Israelen campac eçarrico ditu Filistindarren escuetan.

20 Saul han berean lurrera erori cen çabal-çabala; ecic Samueten solasec ikaratu çuten; eta indarric etzen haren baithan, ceren oguiric ez baitzuen jan egun hartan gucian.

21 Orduan emaztequi hura hurbildu citzaioen Sauli (ecic Saul hainitz nahasia cen), eta erran cioen: Huna çure nescatoa jautsi da çure erranera, ene bicia menturan eçarri dut, eta ençun ditut erran daroztatzun solasac.

22 Orai beraz çuc ere adi çaçu çure nescatoaren hitza, ogui-ahamen bat eçarrico dut çure aitzinean, janez indar har deçaçun eta bidea eguin ahal deçaçun.

23 Saulec etzuen nahi içan, eta erran çuen: Ez dut janen. Bainan bere cerbitzariec eta emaztequiac borchatu çuten; eta azquenecotz, hequien erranac ençunic, xutitu cen lurretic eta jarri ohearen gainean.

24 Bada emaztequi harec alhaco aratche bat etchean baçuen, eta higuitu cen, eta hil çuen hura; eta irina harturic orhatu çuen, eta erre cituen airisac,

25 Eta eçarri cituen Saulen eta haren cerbitzarien aitzinean. Jan çutenean, xutitu ciren, eta gau hura gucia bidean ibili ciren.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31