1 Eta Ciphtarrac Saulen gana ethorri. ciren Gabaara, ciotelaric: Huna Dabid gordea dela Haquilaco munhoan, ceina baita mortuaren parrean.
2 Eta Saul jaiqui cen eta jautsi Cipheco mortura, eta harequin hirur mila guiçon Israelgo hautetaric, Dabiden bilhatzeco Cipheco mortuan.
3 Eta Saul campatu cen Haquilaco Gabaan, ceina baita mortuaren parrean, bidearen gainean. Bada, Dabid mortuan egoten cen. Eta ikusiric Saul haren ondoan ethorri cela mortura,
4 Bidali cituen ikusquetariac, eta jaquin çuen arras segurqui ethorria cela.
5 Eta Dabid ixilic jaiqui cen eta Saul cen toquira ethorri. Ikusi cituenean non lo eguiten çuten Saulec eta Abnerrec, Nerren semeac, erregueren armadaco buruçaguiac, eta Saul lo bere olhan, eta gaineraco jende xehea haren inguruan,
6 Dabidec erran cioten Aquimelec Hethearrari, eta Abisairi, Sarbiaren seme, Joaben anaiari: Nor jautsico da enequin Saulen campetara? Abisaic ihardetsi çuen: Ni jautsico naiz çurequin.
7 Dabid eta Abisai goan ciren beraz gabaz populura, eta atzeman çuten Saul etzana eta lo bere olhan, eta haren lança lurrean landatua haren buruco aldetic; Abner, berriz, eta populua lo erregueren inguruan.
8 Eta Abisaic erran cioen Dabidi: Jaunac egun çure etsaia çure escuetan eçarri du. Orai beraz lança ukaldi batez lurrean cilhatuco dut, eta bigarrenic ez da beharco.
9 Dabidec Abisairi ihardetsi cioen: Berautzu hilcetic; ecen norc bere escua Jaunaren cristoren gainera hedatuco du, eta hobengabe içanen da?
10 Eta Dabidec erran çuen: Ala Jaincoa! Jaunac ez badu berac jotzen, edo heriotzeco eguna ez baçaio heldu, edo gudura jautsiric ez bada galcen, bicico da.
11 Jaunac beguira beneça escua hedatzetic Jaunaren cristoren gainera: orai beraz buruaren ondoan duen lança, eta ur edateco uncia har çatzu eta goacen.
12 Dabidec eraman cituen beraz lança eta ur edateco uncia, Saulen buruaren ondoan cena, eta goan ciren: eta nihor etzen içan ikusi eta aditu cituenic, eta iratzarri cenic, ceren Jaunaganicaco lo bat hequien gainera erori baitzen.
13 Eta Dabid berce aldera iraganic, guelditu ondoan urrunetic mendi-bizcar batean, eta compasu handi bat hequien artean içan cenean,
14 Dabidec oihu eguin cioten populuari, eta Nerren seme Abnerri, cioelaric: Abner, ez othe duçu ihardetsico? Eta Abnerrec ihardetsi çuen: Nor haiz hi, oihuca hari haicena eta erregueren asaldatzen?
15 Eta Dabidec Abnerri erran cioen: Ez othe çare guiçona? eta nor da çure iduricoric Israelen? Certaco beraz ez duçu çaindu çure erregue jauna? Ecen ostetic norbait sarthu da çure erregue jaunaren hilcera.
16 Ez da onsa, çuc eguin duçuna. Ala Jauna! çuen jauna, Jaunaren cristo beguiratu ez duçuenac, herioaren seme çarete. Ikusaçu beraz orai non den erregueren lança, eta non den haren buruaren ondoan cen ur-uncia.
17 Saulec, bada, eçagutu çuen Dabiden minçoa, eta erran çuen: Minço hori ez othe da çurea, ene seme Dabid? Dabidec ihardetsi cioen: Ene minçoa da, oi ene erregue jauna.
18 Eta erran çuen oraino: Certaco ene jauna dabila bere cerbitzariaren ondotic? Cer eguin dut? edo cer gaizqui da ene baithan?
19 Orai beraz, ene erregue jauna, ençun çatzu, othoi, çure cerbitzariaren hitzac: Ene contra subermatzen çaituena Jauna balin bada, usain goçotan har beça sacrificioa; bainan ordean guiçasemeac badira, madaricatuac dira Jaunaren aitzinean, hainec egun bainaute egotzi, Jaunaren primançan ez nadiençat egon, diotelaric: Habil, cerbitzazquic jainco arrotzac.
20 Eta orai ene odola lurrera ez bedi ixur Jaunaren aitzinean, Israelgo erregue atheratu delacotz cucuso baten ondoan, mendietan epherra bilhatzen den beçala.
21 Saulec ihardetsi çuen: Bekatu eguin dut; itzul çaite, ene seme Dabid; ecic nihoiz-ere ez darotzut guehiago gaizquiric eguinen, ceren egun çure beguiec guphidetsi duten ene bicia: agueri da ecic çoroqui haritu naicela, eta asco gauçaz jaquinsun ez nincela.
22 Eta Dabidec hunela ihardetsi çuen: Huna erregueren lança; erregueren muthiletaric bat athera bedi, eta har beça.
23 Jaunac, bere çucentasun eta cintasunaren arabera, sariztatuco du bakotcha; ecen egun Jaunac ene escuan eçarri çaitu, eta ez dut ene escua hedatu nahi içan Jaunaren cristoren gainera.
24 Eta nola egun çure bicia guphide handi içatu baita ene beguietan, hala ene bicia ere içan bedi Jaunaren beguietan, eta beguira beneça hestura orotaric.
25 Saulec erran cioen beraz Dabidi: Benedicatua içan becedi, Dabid, ene semea; eguiten abiatzen duçuna, eguinen duçu; eta çure ahalac ahal içanen du. Bada, Dabid goan cen bere bidean, eta Saul itzuli cen bere lekura.