1 Erregueac 14 BHNT

1 Egun batez guerthatu cen Jonathasec, Saulen semeac erran cioela muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, goacen toqui horren haindian den Filistindarren campetara. Bada, etzioen bere aitari holacoric batere aiphatu.

2 Bizquitartean Saul Gabaaco azquen buruan çagoen, Magronen cen mingranaondo baten azpian, eta harequin cen populua, sei ehun guiçonen ingurutsua cen.

3 Eta ephodoa cen Aquias, Aquitoben semearen escuetan, Aquitob baitzen Icaboden anaia, Icabod Phineesen semea eta Phinees Heli, Jaunaren aphez Silon içatuarena. Eta populuac etzaquien norat goan cen Jonathas.

4 Jonathas Filistindarren campetara hari cen patarren artean baciren bi aldeetaric bi harri xut, handic eta hemendic horçac iduri balute beçala atheratzen cirenac; bat deitzen cen Boses eta bercea Sene.

5 Harri-cotorretaric bat aguercen cen ipharretic Macmasen parrean, eta bercea hegoatic Gabaaren parrean.

6 Eta Jonathasec erran cioen muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, iragan gaitecen ingurebaquigabe horien campetara, heian Jauna gure alde harico denez; ecen Jaunari etzaio gaitzago garhaitzea, edo hainitzequin, edo gutirequin.

7 Ezcutariac ihardetsi cioen: Eguiçu nahi duçun gucia; jo çaçu gogoac ematen darotzun lekura, eta nahi duçun toqui gucietan çurequin içanen naiz.

8 Jonathasec erran cioen: Huna non goacen guiçon horietara. Aguertuco gatzaizcotenean,

9 Hula minçatzen baçaizquigu: Çaudezte gu çuen gana heldu arteo; gueldituco gare gure lekuan, ez gare hequien gana iganen.

10 Ordean erraten badarocute: Igan çaizte gure gana, iganen gare, ceren Jaunac gure escuetara eman baititu; hortaric eçagutuco dugu.

11 Biac aguertu ciren beraz Filistindarren guardiari, eta Filistindarrec erran çuten: Horra Hebrearrac non atheratzen diren gordeac çauden cilhoetaric.

12 Guardiaco guiçonac minçatu ciren Jonathasi eta haren ezcutariari, eta erran cioeten: Igan çaizte gure gana, erakutsico darotzuegu gauçatto bat. Eta Jonathasec erran cioen bere ezcutariari: Igan gaitecen, jarraic çaquizquit, ecen Jaunac Israelen escuetara arthiqui ditu.

13 Jonathas igan cen beraz, escuz eta çangoz çarrapoca, eta escutaria haren ondotic. Etsaietaric batzuec lurra jotzen çuten Jonathasen aitzinean, eta ezcutariac hilcen cituen berceac haren ondotic.

14 Hori içan cen Filistindarren lehembicico sarrasquia, ceinetan Jonathasec eta bere ezcutariac hil baitzuten hogoi bat guiçon, idi-pare batec iraulcen ohi duen golde bat lurren erdiaren eremuan.

15 Orduan sendagaila bat guerthatu cen campetan eta bazterrac gaindituta Filistindarren campetaco populu harrapaquetara atheratu cen gucia harridurac jo çuen; lurra asaldutan eman cen, eta Jaunaganicaco sendagaila bat beçala guerthatu cen.

16 Eta Saulen beguiralari, Gabaa Benjamingoan cirenac, beguiac eman cituzten alde hartara, eta ikusi cituzten guiçonac, batzu lurrean hilac, eta berce batzu alde orotara ihes.

17 Eta Saulec erran cioten berequilaco guiçonei: Bilha çaizte eta ikusaçue gutartecoric nor goan den. Eta bilhatu cirenean, kausitu cen Jonathas eta bere ezcutaria etzirela han.

18 Saulec Aquiasi erran cioen: Hurbil çaçu Jaunaren arka (ecen egun hartan Jaincoaren arka han cen Israelgo semeequin).

19 Eta Saul apheçarequin minço celaric, asaldu handi bat alchatu cen Filistindarren campetan; eta emequi-emequi handituz cihoan eta garbiquiago ihardesten çuen. Eta Saulec apheçari erran cioen: Bil çaçu escua.

20 Guero Saulec oihu bat eguin çuen, eta harequin cen populu guciac harequin batean, eta goan ciren guduco lekuraino eta hara non etsaiec batac bercearen contra ezpata itzuli çutela, eta sarrasqui bat gaitza eguin cela.

21 Eta bi edo hirur egun hartan Filistindarrequin ciren eta hequien campetara igan ciren Hebrearrac ere itzuli ciren, Saulequin eta Jonathasequin ciren Israeldarrequin içateco.

22 Efraimgo mendian gordeac ciren Israeldar guciac halaber, adituric Filistindarrac ihes cihoacela, gudura beren lagunetara bildu ciren. Eta Saulequin baciren hamar mila guiçonen heina.

23 Jaunac egun hartan salbatu çuen Israel. Gudua hedatu cen bada Bethabeneraino.

24 Egun hartan Israelgo guiçonac elkar gana bildu ciren. Bada Saulec populuari cin eguin cioen, cioelaric: Madaricatua arratseraino oguiric janen duena, ene etsaietaric aspercunde athera diçadan arteo. Eta populu guciac etzuen oguiric jan.

25 Armada gucia ethorri cen oihan batera non eztia lurraren gainean hedatua baitzen.

26 Populua oihanean sarthu cen; eztia çurrutaca aguertu cen, eta nihorc etzioen escua hedatu, ecic populua erreguec eguin cinaren beldur cen.

27 Bada Jonathasec etzuen aditu haren aitac populuari cin eguin cioenean; hedatu çuen escuan çaducan cigor baten mocoa, eta busti çuen ezti-bresca batean eta escua ahora ekarri, eta haren beguiac dirdiran eman ciren.

28 Populutic guiçon batec itzuliric erran cioen: Çure aitac cin batez hersi du populua, dioelaric: Madaricatua guiçona, egun oguiric janen duena (bada populua ahitua cen).

29 Jonathasec erran çuen: Ene aitac lurra nahasi du, ecen ikusi duçue ceronec ene beguiac dirdiratzen abiatu direla, ezti hortaric guti bat dastatu dudanaz gueroztic.

30 Cembatez beraz populua etzen guehiago hazcartuco jan içan balu bere etsaiei atzemanicaco harrapaquinetic. Ez othe cen Filistindarren sarrasquia handiagoa içanen?

31 Egun hartan beraz Filistindarrac jo cituzten Macmasetic Ayaloneraino. Bainan populua gogorqui akitu cen;

32 Harrapaquinari lothu cen; hartu cituzten ardiac, idiac eta aratcheac, eta han berean hil; populuac jan cituen odolarequin.

33 Bada, Sauli berria ekarri cioten populuac Jaunaren alderat bekatu eguin çuela, haraguia odolarequin janez. Saulec erran çuen: Leguea hautsi duçue; orai berean ambil çaçue harri handi bat ene ondora.

34 Eta Saulec erran çuen: Barraia çaizte populuan eta erroçuete ceinac bere idia eta aharia erakar ditzala ene gana; hil çatzue harri hunen gainean, jan çaçue eta ez duçue Jaunaren alderat bekatu eguinen odolarequin janez. Hargatic populu guciac erakarri çuen gaua arteo ceinac bere idia, eta han hil cituzten.

35 Bada, Saulec aldare bat alchatu cioen Jaunari, eta orduan hasi cen lehembicico aldarearen eguiten Jaunari.

36 Saulec erran çuen: Gabaz jauz gaitecen Filistindarren gainera, sarrasqui etzagun arguitu arteo, eta ez deçagun horietaric utz guiçon bakar bat. Populuac ihardetsi cioen: Eguiçu çure beguietan ongui dela iduritzen çarotzun gucia. Eta apheçac erran çuen: Jaincoari hunat hurbil gaitecen.

37 Eta Saulec consultatu çuen Jauna: Jarraiquico natzaiote Filistindarrei? arthiquico ditutzu Israelen escuetara? Eta Jaunac etzuen egun hartan ihardetsi.

38 Saulec erran çuen: Hurbilaraz çatzue hunat populuco aitzindari guciac: jaquin eta ikus çaçue noren ganic heldu den egun bekatu hau.

39 Cin eguiten dut Jaunaz, Israelen salbatzaileaz, Jonathas ene semeaz eguina içan bada, hilen dela eta ez dudala guibelerat eguinen. Populu gucitic nihorc etzioen horren gainean jaçarri.

40 Eta Israel guciari erran cioen: Berez çaizte alde batera, eta ni ene seme Jonathasequin içanen naiz bercean. Populuac ihardetsi cioen Sauli: Eguiçu çure idurico ongui dena.

41 Orduan Saulec erran cioen Israelgo Jainco Jaunari: Israelgo Jainco Jauna: Argui gaitzatzu; nolaz ez duçu egun ihardetsi çure cerbitzariari? Heian bekatu hau heldu den ene ganic, edo Jonathas ene semea ganic, erakuts diçaguçu; edo gaizquia çure populuan bada, emoçu sainduespena. Eta Jonathas eta Saul hartuac içan ciren, populua ordean garbi atheratu cen.

42 Saulec erran çuen: Çortea arthicaçue ene artera eta Jonathas ene semearen artera, eta Jonathas atzemana içan cen.

43 Saulec erran cioen beraz Jonathasi: Aithor diçadaçu cer eguin duçun. Jonathasec aithortu cioen eta erran: Escuan nuen cigorraren mocoaz dastatu dut ezti izpi bat, eta huna beraz non hilcen naicen.

44 Saulec erran çuen: Jaunac hau eguin biaçat eta hori gainetic, heriotzez hilcen ez baçare, Jonathas.

45 Eta populuac erran cioen Sauli: Hilen othe da bada Jonathas, Israel hain harrigarriqui salbatu duena? Gaixtaqueria bat da hori. Cin eguiten dugu Jaunaz ez dela hunen burutic lurrera ile bat erorico, ceren egun Jaunarequin haritu baita. Populuac atheratu çuen beraz Jonathas, etzedin hila içan.

46 Eta Saul itzuli cen guibelerat, eta etzuen eguin Filistindarren ondotic; Filistindarrac goan ciren beraz beren toquietara.

47 Saulec bere erreinua gogorturic Israelen gainean, haren etsai gucien contra guduca hari cen inguruan, Moaben, Amonen semeen, Edomen, Sobaco erregueen eta Filistindarren contra, eta norat-nahi itzul cedin, garaitiar ilkitzen cen.

48 Armada bat bilduric, jo çuen Amalec, eta Israel atheratu larrutua çaducatenen escuetaric.

49 Saulen seme ciren Jonathas, Jesui eta Melquisua, eta haren bi alaben icenac ciren, Merob çaharrenaren icena, eta Micol gazteenaren icena.

50 Eta Saulen emaztearen icena cen Aquinoam, Aquimaasen alaba; eta haren armadaco buruçaguiaren icena cen Abner, Ner deitzen cen Saulen aitaldeco osabaren semea.

51 Ecen Cis cen Saulen aita, eta Abnerrena Ner, Abielen semea.

52 Bada Saulen egun orotan guerla hazcar bat cen Filistindarren contra. Saulec ikusten çuenean guiçon bat bihozduna eta guerlacotzat ona, bere lagun harcen çuen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31