1 Bada, Samuelec hartu çuen olio uncitto bat eta Saulen buruaren gainera hustu çuen; musu eman cioen eta erran: Huna non Jaunac gançutu çaituen buruçaguitzat bere primançaren gainean, eta haren populua bere inguruco etsaien escuetaric atheratuco duçu. Eta huntaric eçagutuco duçu Jaunac buruçaguitzat gançutu çaituela.
2 Egun ene ganic goanen çarenean, bi guiçon atzemanen ditutzu Erraehelen hobiaren ondoan, Benjamingo muguetan, hegoaldetic, eta erranen darotzute: Aurkituac dira astoac, ceinen bilhatzera goan baitzare; eta astoac utziric, çure aita çuetaz da grinetan, eta dio: Cer eguinen dut ene semearençat?
3 Eta handic goan çaitequeenean eta aitzinago iragan, helcen çarenean Thaborreco haritzera, han atzemanen çaituzte hirur guiçonec, Jauna gana Bethelera igaiten direlaric; batec bizcarrean içanen ditu hirur pittica, berce batec hirur ogui-ophil, eta berceac pitcher bat arno.
4 Eta agur eguin ondoan, emanen darozquitzute bi ogui, eta çuc hartuco ditutzu hequien escutic.
5 Guero ethorrico çare Jaincoaren munhora, non baita Filistindarren guardia; eta han hirian sarthu çaitequeenean, çure bidean içanen duçu profeta-mulço bat, gainetic jausten direla profetisatuz, eta hequien aitzinean maniurra, atabala, xirola eta guitarra.
6 Eta Jaunaren izpiritua çure baithan jaucico da, eta hequiequin profetisatuco duçu, eta berce guiçon bat eguinen çare.
7 Eçagutzari horiec oro guerthatu çaizquiquetzunean, eguiçu çure escuetara helduco dena, ceren Jauna çurequin içanen baita.
8 Ni baino lehen jautsico çare Galgalara (ecen ni ethorrico naiz çure gana), sacrificio bat escaint deçaçun eta baquezco bitimac imola: çazpi egun egonen çare ene beguira, çure gana ethor nadien arteo, eta nic erakutsico darotzut cer eguin.
9 Beraz sorbalda itzuli çuenean Samuelen ganic goateco, Jaunac bihotza aldatu cioen berce batetara, eta eçagutzari hequiec oro egun hartan guerthatu citzaizcon.
10 Eta erran den munhora heldu cirenean, hara non profeta-mulço bat Saulec atzeman çuen bidean; Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan, eta Saulec hequien erdian profetisatu çuen.
11 Bada, aitzinean eçagutu çuten guciec, ikustenez profetequin cela eta profetisatzen çuela, elkarri erran çuten: Cer guerthatu çaio Cisen semeari? Profeten arteco othe da Saul ere?
12 Eta han cen batec ihardetsi cioen berce bati, cioelaric: Eta nor da horien aita? Hargatic hitz hau iragan cen erran-çaharretara: Saul ere profeten arteco othe da?
13 Bada, profetisatzetic guelditu cen, eta ethorri cen leku gorara.
14 Saulen osabac erran cioeten Sauli eta bere muthilari: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Asto bilhatzetic; eta hequiec ez atzemanez, içatu gare Samuelen gana.
15 Eta osabac erran cioen Sauli: Eça-gutaraz diçadaçu cer erran darotzun Samuelec.
16 Eta Saulec erran cioen bere osabari: Erran darocu astoac atzemanac direla. Bainan erreguetasuneco solasaz etzioen aiphatu Samuelec berari erran cioena.
17 Samuelec populua Jauna ganat deithu çuen Masphara.
18 Eta Israelgo semeei erran cioeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic atheratu dut Israel, eta itzurraraci çaituztet çuec Eguiptoarren escuari, eta atsecabeztatzen cinituzten erregue gucien escuari.
19 Çuec ordean egun hastandu duçue çuen Jaincoa, ceinac bakarric atheratu baitzaituztete çuen gaitz eta hestura orotaric; eta erran duçue: Batere; bainan erregue bat eçar çaçu gure gainean. Orai beraz Jaunaren aitzinean jar çaizte leinuca eta familiaca.
20 Samuelec Israelgo leinu gucien gainera arthiqui çuen çorthea, eta erori cen Benjaminen leinura.
21 Guero arthiqui çuen Benjaminen leinuan eta familietan, eta erori cen Metriren familiara, eta azquenecotz Cisen seme Saulen gainera. Bilhatu çuten beraz, eta etzen kausitu.
22 Eta guero Jauna consultatu çuten, hean Saul ethorrico cen harat. Jaunac ihardetsi çuen: Hara etchean gordea dagoela.
23 Laster eguin çuten beraz, eta erakarri çuten handic; eta populuaren erdian jarri cenean, sorbaldetaric eta goiti populu gucia baino gorago cen.
24 Samuelec erran cioen populu guciari: Garbiqui ikusten duçue Jaunac hautatu duena, ecen ez da populu gucian berce bat hunen iduricoa. Eta populu guciac oihu eguin çuen, cioelaric: Bici bedi erregue.
25 Bada, Samuelec irakurtu çuen erregue leguea, iscribatu çuen liburu batean eta Jaunaren aitzinean eçarri. Guero Samuelec igorri çuen populu gucia, cein bere etchera.
26 Saul ere goan cen bere etchera, Gabaara; eta harequin goan cen armadaren pharte bat, hainac ceinen bihotzac uquitu baitzituen Jaincoac.
27 Bainan Belialen semeec erran çuten: Salba othe gaitzazque horrec? Eta erdeinatu çuten, eta etzioten emaitzaric ekarri; bainan Saulec ez adituarena eguiten çuen.