1 Bada Saulec minçatu cituen Jonathas, bere semea, eta bere cerbitzari guciac, Dabid hil ceçatençat. Bainan Jonathas, Saulen semeac xitqui maite çuen Dabid;
2 Eta Jonathasec Dabid jaquinsun eguin çuen, erraten cioelaric: Saul ene aita çu hil beharrez derabila; horren gatic çure burua beguira çaçu, othoi, goicetic, itzaliric egon çaite eta çaude gorderic.
3 Eta ni ilkiric egonen naiz ene aitaren aldean, çu aldaratua çaudelaric; çutaz minçatuco naiz ene aitari; eta cer-ere ikusico baitut, erranen darotzut.
4 Jonathas beraz Dabiden alde minçatu citzaioen Saul bere aitari, eta erran cioen: Oi erregue ez beçoçu hobenic eguin çure cerbitzari Dabidi, ecen ez da çure alderat hobendun jarri, bainan haren eguinçac çuretzat hainitz onac dira.
5 Bere bicia menturetan eçarri içan du, Filistindarra hil du, eta Jaunac haren escuaz harrigarri den beçala salbatu du Israel: cerorrec ikusi duçu, eta boztu çare. Certaco beraz jaçarcen dioçu hobenic gabe den odolari, hilaraci nahiz Dabid, ceinac ez baitu gaizquiric eguin?
6 Saulec hori ençun çuenean, eztitua içan cen Jonathasen solasez, eta cin eguinez erran çuen: Ala Jaincoa! Dabid hila ez baita içanen.
7 Hargatic Jonathasec deithu çuen Dabid, eta solas horietaz oroz jaquinsun eguin çuen. Jonathasec Dabid aguerraraci çuen Saulen aitzinera, eta haren baithan içan cen lehen içatu cen beçala.
8 Bada, berriz biztu cen guerla, eta atheraturic Dabidec gudu eman cioten Filistindarrei; sarrasqui handitan eçarri cituen eta ihes eguin çuten haren aitzinetic.
9 Eta Jaunaren izpiritu gaixtoa jarri cen Saulen baithan. Eta bere etchean jarria çagoen, lança escuan, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen.
10 Eta Saulec nahi içan çuen lançaz harrasiari josi; Dabid itzali cen Saulen aitzinetic; lança ordean, ukaldia hutseguinic, harrasian sarthu cen. Dabidec ihes eguin çuen eta gau hartaco itzuri cen.
11 Saulec beraz igorri cituen bere guardiac haren etchera, haren çainceco gau hartan, eta biharamun goicean hilceco. Dabid hortaz jaquinsun eguina içan cen Micol, bere emazteaz, ceinac erran baitzioen: Gau huntan itzurcen ez baçare, hilen çare bihar.
12 Jautsi çuen leiho batetaric; goan cen, ihes eguin çuen eta itzuri cen.
13 Orduan Micolec guiçon-itchura bat hartu çuen eta ohearen gainean eçarri; buruan eman cioen ahunz-larru bat bere ilearequin, eta soinecoez estali çuen.
14 Bada, Saulec igorri cituen aguerrarazleac, Dabiden harcera, eta ihardetsia içan citzaioeten eri cela.
15 Saulec berriz igorri cituen meçulariac Dabiden ikustera, cioelaric: Ekar darotaçue bere ohean, hila içan dadiençat.
16 Eta meçudunac ethorri cirenean, guiçon-itchura atzeman cen ohean, eta ahunz-larrua haren buruan.
17 Eta Saulec erran cioen Micoli: Certaco enganatu nauçu hola, eta ihes eguitera utzi duçu ene etsaia? Micolec ihardetsi cioen Sauli: Ceren berac erran baitarot: Utz neçaçu, bercela hilen çaitut.
18 Bada, ihes eguinic Dabid itzuri cen; Samuelen gana ethorri cen Erramathara, eta Saulec eguin ciozcan guciez jaquinsun eguin çuen. Samuel eta biac goan ciren eta Naiothen egotu ciren.
19 Eta berria Sauli ekarria içan citzaioen, erraten ciotelaric: Hara Dabid Naioth Erramathacoan dela.
20 Saulec igorri cituen beraz guardiac Dabiden harcera; hequiec ikusi ondoan profeta-mulço bat profetisatzen hari cirenac, eta Samuel hequien buruan jarria, Jaunaren izpiritua lothu citzaioeten berei halaber, eta berac ere profetisatzen hasi ciren.
21 Berri hori ekarria içan cenean Sauli, igorri cituen berce meçulari batzu; bainan hequiec ere profetisatu çuten. Eta berriz ere Saulec igorri cituen meçulari hirugarrenac, ceinec orobat profetisatu baitzuten. Saul hasarre handitan sarthuric,
22 Bera ere goan cen Erramathara, heldu cen Socon den urtegui handiraino, eta galdatu çuen eta erran: Cein lekutan dira Samuel eta Dabid? Ihardetsi içan citzaioen: Naioth Erramathacoan dira.
23 Eta goan cen Naioth Erramathacora, eta berari ere lothu citzaioen Jaunaren izpiritua, eta bidean cihoan, eta profetisatzen çuen Naioth Erramathacora heldu arteo.
24 Bere burua biluci çuen bere soinecoetaric, Samuelen aitzinean profetisatu çuen berceequin, eta bilucia lurrean egotu cen egun hura eta gabaz: Hartaric atheratu cen errana: Saul ere profetequin othe da?