1 Erregueac 22 BHNT

1 Dabid goan cen beraz handic, eta ihes eguin çuen Odolamgo cilhora. Haren anaiec eta haren aitaren etche guciac aditu çutenean hori, harat jautsi içan ciren haren gana.

2 Eta hesturan, çorren azpian eta gaitziduretan ciren guciac bildu ciren haren gana; eguina içan cen hequien buruçagui, eta baciren harequin lau ehun guiçonen ingurua.

3 Dabid goan cen handic Masphara, ceina baita Moab-herrian, eta Moabeco erregueri erran cioen: Ene ait-amac egon beitez, othoi, çuequin, jaquin deçadan arteo nitaz cer eguinen duen Jaunac.

4 Eta utzi cituen Moabeco erregueren aitzinean, eta haren baithan egotu ciren, Dabid gaztelu hartan egotu ceno.

5 Gad profetac Dabidi erran cioen: Ez egon gaztelu huntan; çoaci Judaco lurrera. Eta Dabid goan cen, eta ethorri cen Hareteco oihanara.

6 Saulec nabaditu çuen aguertu cirela Dabid eta harequilaco guiçonac. Bada Saul Gabaan çagoenean, eta Erraman den oihan batean celaric, lança escuan eta bere cerbitzari guciez inguratua,

7 Erran cioten berequin cituen cerbitzariei: Adi çaçue orai, Jeminiren semeac; landac eta mahastiac çuei orori emanen othe darozquitzuete Isairen semeac? mila guiçonen eta ehun guiçonen buruçagui eçarrico othe çaituztete guciac,

8 Oro ene contra elkar-hartuac içateco, eta niri berrien ez emateco, guciz noiz-ere ene semeac berac batasun eguin baitu Isairen semearequin? Bat ez da çuetaric ene çorigaitzaz urricalcen denic, eta albiste bat emanen darotanic, ene semeac eraicarazteraino ene contra ene cerbitzaria, egun arteo celata hedatzen hari çaitana.

9 Bada, Doeg Idumearrac, han cenac eta Saulen cerbitzarietaric lehembicicoac ihardetsi cioen: Ikusi içan dut Isairen semea Noben, Aquitoben seme Aquimelec apheçaren baithan.

10 Aquimelequec harençat Jauna consultatu içan du, eta jatecoac eman diozca, eta Goliath Filistindarren ezpata ere eman içan dio.

11 Erreguec beraz Aquitoben seme Aquimelec apheçaren bilha igorri çuen, eta Noben ciren haren aitaren aphecen etche guciaren bilha; eta guciac ethorri ciren Saulen gana.

12 Aquimeiequi erran cioen Saulec: Adi çaçu, Aquitoben semea. Hunec ihardetsi cioen: Badançut, Jauna?

13 Eta Saulec erran cioen: Cergatic ene contra elkar-hartu duçue çuc eta Isairen semeac, eta nolaz eman diozcatzu oguiac eta ezpata bat, eta harençat consultatu duçu Jaincoa, hura ene contra alchatzeco, bethi orai arteo celatac hedatuz?

14 Aquimelequec erregueri ihardetsi cioen: Eta nor da çure cerbitzari gucietan hain fidelic nola Dabid, erregueren suhia, çure manura abiatzen dena eta çure etchean ospez bethea dena?      

15 Egun hasi othe naiz harençat Jaincoaren consultatzen? Nabarmenduraric (urrun ni ganic) erreguec har ez beça bere cerbitzariaren gainean horrelaco gauçaz, ene aitaren etche gucian: ecen çure cerbitzariac eguiteco hortaz ez du, ez guti, ez asqui, jaquitateric batere içatu.      

16 Erreguec erran cioen: Heriotzez hilen çarete, Aquimelec, çu, eta çure aitaren etche gucia.

17 Eta erreguec bere inguruco manupecoei erran cioeten: Bihur çaitezte eta hil çatzue Jaunaren apheçac; ecen horien escua Dabidequin da, çaquitelaric ihes eguin çuela, ez darotatet albisteric eman. Bainan erregueren cerbitzariec etzuten escua hedatu nahi içan Jaunaren aphecen gainera.

18 Erreguec Doegui erran cioen: Bihur çaite çu, eta jauz çaite aphecen gainera. Eta Doeg Idumearra bihurturic, jauci cen aphecetara, eta egun hartan hil içan cituen, laur-hogoi eta borz guiçon lihozco ephodoaz jaunciac.

19 Guero ezpataz jo çuen Nobe, aphecen hiria, hilez guiçonac eta emaztequiac, haurrac eta bulharrecoac, idiac, astoac eta ardiac.

20 Ordean Aquitoben seme Aquimelequen seme bat, Abiathar deitzen cena, itzuriric, Dabiden gana ihes eguin çuen,

21 Eta berria ekarri cioen nola Saulec hil içan cituen Jaunaren apheçac.

22 Dabidec erran cioen Abiatharri: Banaquien egun hartan, Doeg Idumearra han cenaz gueroztic, Sauli hutsic gabe berria emanen cioela; ni naiz hobendun çure aitaren etcheco gucien heriotzeaz.

23 Çaude enequin, ez içan beldurric; baldin nihor balin badabila ene biciaren ondoan, çure bicia ere bilhatuco du, eta enequin batean beguiratuco çare.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31