3 Eta handic goan çaitequeenean eta aitzinago iragan, helcen çarenean Thaborreco haritzera, han atzemanen çaituzte hirur guiçonec, Jauna gana Bethelera igaiten direlaric; batec bizcarrean içanen ditu hirur pittica, berce batec hirur ogui-ophil, eta berceac pitcher bat arno.
4 Eta agur eguin ondoan, emanen darozquitzute bi ogui, eta çuc hartuco ditutzu hequien escutic.
5 Guero ethorrico çare Jaincoaren munhora, non baita Filistindarren guardia; eta han hirian sarthu çaitequeenean, çure bidean içanen duçu profeta-mulço bat, gainetic jausten direla profetisatuz, eta hequien aitzinean maniurra, atabala, xirola eta guitarra.
6 Eta Jaunaren izpiritua çure baithan jaucico da, eta hequiequin profetisatuco duçu, eta berce guiçon bat eguinen çare.
7 Eçagutzari horiec oro guerthatu çaizquiquetzunean, eguiçu çure escuetara helduco dena, ceren Jauna çurequin içanen baita.
8 Ni baino lehen jautsico çare Galgalara (ecen ni ethorrico naiz çure gana), sacrificio bat escaint deçaçun eta baquezco bitimac imola: çazpi egun egonen çare ene beguira, çure gana ethor nadien arteo, eta nic erakutsico darotzut cer eguin.
9 Beraz sorbalda itzuli çuenean Samuelen ganic goateco, Jaunac bihotza aldatu cioen berce batetara, eta eçagutzari hequiec oro egun hartan guerthatu citzaizcon.