7 Bere bi idiac harturic puscacatu cituen, eta berri-ekarleequin igorri cituen Israelgo bazter orotara, cioelaric: Nor-ere ilkico eta Sauli eta Samueli jarraiquico ez baita, horrelaxe eguina içanen çaiote haren idiei. Jaunaren beldurra sarthu cen beraz populuan, eta oro atheratu ciren guiçon bakar bat beçala.
8 Saulec beguietan iragan cituen Becequen, eta Israelgo semeetaric baciren hirur ehun mila guiçon, eta Judatic hogoi eta hamar mila.
9 Eta ethorri ciren berriquetariei erran çuten: Hunela erranen dioçuete Jabes Galaaden diren guiçonei: Bihar iguzquia berotuco denean içanen da çuen librança. Berri hori eraman cioeten Jabestarrei, ceinac bozcariotan sarthu baitziren.
10 Eta Amontarrei erran cioeten: Bihar ilkico gare çuen gana; eta eguinen darocuçue atseguin duqueçuena.
11 Biharamuna ethorri cenean, Saulec hirur andanetan eçarri çuen populua; goiz lehenean sarthu cen etsaien campetan, eta hilca haritu citzaioen Amoni iguzquia berotu arteo; eta ondarrac barraiatuac içan ciren halaz non hequietaric ez baitziren bia elkarrequin guelditu.
12 Eta populuac Samueli erran cioen: Cein da erran duen hura: Saul erreguinatuco othe da gure gainean? Igutzue halaco guiçonac, eta hilen ditugu.
13 Saulec erran çuen: Egun huntan ez da nihor heriotzetan eçarrico, ceren Jaunac egun eguin baitu Israelen librança.