1 Bada, Samuelec erran cioen Israel guciari: Huna non ençun dudan çuen boça, erran içan daroztatzuen gucien arabera, eta erregue bat eçarri dut çuen gainean.
2 Eta orai erregue dabila çuen aitzinean. Ni berriz, çahartu eta çuritu naiz: bada ene semeac çuen bardinera jautsiac dira: nola ene haurtasunetic egungo eguna arteo çuen aitzinean egotu bainaiz, huna non naicen orai ere.
3 Erraçue nitaz Jaunaren eta haren Cristoren aitzinean, heian hartu dudanez nihoren idia edo astoa; heian nihor belçatu dudan, heian nihori borcha eguin diodan, heian norbaiten escutic emaitzaric onhetsi dudan, eta neronec laidoztatuco dut hori, eta bihurçapen eguinen darotzuet.
4 Ihardetsi çuten: Ez gaituçu ez belçatu, ez çaphatu, eta ez duçu nihoren escutic emaitzaric batere onhetsi.