15 Bada, Samuel jaiqui cen, eta Galelatic igan cen Gabaa Benjamingora. Eta gaineraco populua igan cen Saulen ondotic guerla ematen ciren populuaren bidera, Galgalatic ethorriz Gabaara, Benjamingo mendian. Saulec kondatu çuen populua, eta harequin kausitu ciren sei ehun guiçonen ingurua.
16 Saul eta Jonathas, haren semea, eta hequiequin kausitu cen populua Gabaa Benjamingoan ciren: eta Filistindarrac Macmasen jarriac çauden.
17 Filistindarren campetaric hirur andana atheratu ciren harrapaquetara. Bat cihoan Efraco bideaz Saulen lurreco alderat;
18 Berce bat, berriz, Bethorongo bideaz; eta hirugarrena itzuli cen Seboimgo haraneco muga gaineco biderat, mortuco parrean.
19 Bada, harotzic etzen kausitzen Israelgo lur gucian; ecen Filistindarrac harotzic uztetic beguiratu ciren, beldurrez Hebrearrec eguin cetzazten ezpatac edo lançac.
20 Israel gucia jausten cen beraz Filistindarretara, ceina bere golde, haitzur, haizcora eta jorraiaren çorrotzaraztera.
21 Hargatic goldeen, haitzurren, hirur-horcecoen eta haizcoren ahoac kamustuac ciren; etzen akuloetaraino çorroztecoac etzirenic.