1 Egun batez guerthatu cen Jonathasec, Saulen semeac erran cioela muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, goacen toqui horren haindian den Filistindarren campetara. Bada, etzioen bere aitari holacoric batere aiphatu.
2 Bizquitartean Saul Gabaaco azquen buruan çagoen, Magronen cen mingranaondo baten azpian, eta harequin cen populua, sei ehun guiçonen ingurutsua cen.
3 Eta ephodoa cen Aquias, Aquitoben semearen escuetan, Aquitob baitzen Icaboden anaia, Icabod Phineesen semea eta Phinees Heli, Jaunaren aphez Silon içatuarena. Eta populuac etzaquien norat goan cen Jonathas.
4 Jonathas Filistindarren campetara hari cen patarren artean baciren bi aldeetaric bi harri xut, handic eta hemendic horçac iduri balute beçala atheratzen cirenac; bat deitzen cen Boses eta bercea Sene.
5 Harri-cotorretaric bat aguercen cen ipharretic Macmasen parrean, eta bercea hegoatic Gabaaren parrean.