6 Eta Jonathasec erran cioen muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, iragan gaitecen ingurebaquigabe horien campetara, heian Jauna gure alde harico denez; ecen Jaunari etzaio gaitzago garhaitzea, edo hainitzequin, edo gutirequin.
7 Ezcutariac ihardetsi cioen: Eguiçu nahi duçun gucia; jo çaçu gogoac ematen darotzun lekura, eta nahi duçun toqui gucietan çurequin içanen naiz.
8 Jonathasec erran cioen: Huna non goacen guiçon horietara. Aguertuco gatzaizcotenean,
9 Hula minçatzen baçaizquigu: Çaudezte gu çuen gana heldu arteo; gueldituco gare gure lekuan, ez gare hequien gana iganen.
10 Ordean erraten badarocute: Igan çaizte gure gana, iganen gare, ceren Jaunac gure escuetara eman baititu; hortaric eçagutuco dugu.
11 Biac aguertu ciren beraz Filistindarren guardiari, eta Filistindarrec erran çuten: Horra Hebrearrac non atheratzen diren gordeac çauden cilhoetaric.
12 Guardiaco guiçonac minçatu ciren Jonathasi eta haren ezcutariari, eta erran cioeten: Igan çaizte gure gana, erakutsico darotzuegu gauçatto bat. Eta Jonathasec erran cioen bere ezcutariari: Igan gaitecen, jarraic çaquizquit, ecen Jaunac Israelen escuetara arthiqui ditu.