1 Samuelec erran içan cioen Sauli: Jaunac igorri nau çure gançutzera erreguetzat Israelgo bere populuaren gainean; adi çaçu beraz orai Jaunaren hitza.
2 Hau dio armadetaco Jaunac: kondatu ditut Amalequec Israeli eguin içan diozcanac oro, nola bidean jaçarri cioen Eguiptotic igaiten celaric.
3 Çoaci beraz orai, jo çaçu Amalec, eta herrauts çatzu haren içate guciac. Ez beçoçu barka, eta haren gaucetaric deuseren lehiaric ez har; bainan hil çatzu guiçonetic emaztequira, ttipiac eta bulharreco haurreraino, idiac, ardiac, cameluac eta astoac.
4 Hargatic Saulec manatu çuen populua, eta kondatu cituen bildotsac beçala, berrehun mila oinezco, eta hamar mila guiçon Judacoac.