14 Samuelec ihardetsi çuen: Cer dira bada arthaldetaco orroa ene beharrietara helcen diren horiec, eta ençuten ditudan idien marruma horiec?
15 Saulec erran cioen: Amalequetic erakarri dituzte: alabainan populuac guphidetsi ditu ardi eta idi hoberenac, çure Jainco Jaunari imolatzecotzat; gaineracoac ordean hil ditugu.
16 Bada, Samuelec erran cioen Sauli: Utz neçaçu, eta erranen darotzut nola gabaz minçatu çaitan Jauna. Saulec ihardetsi cioen: Minça çaite.
17 Eta Samuelec erran çuen: Çure beguietan ttipi cinelaric, Israelgo leinuetan etzare buruçagui eguin? eta Jaunac Israelen gaineco erreguetzat gançutu çaitu.
18 Jaunac bidera manatu çaitu, eta erran içan darotzu: Çoaci eta Amalectar gaixtaguinac hil çatzu, eta guducaturen ditutzu, guciac hil arteo.
19 Certaco beraz ez duçu ençun Jaunaren minçoa, bainan harrapaquinera bihurturic, eguin duçue gaizquia Jaunaren aitzinean?
20 Saulec erran cioen Samueli: Baitabada, ençun içan dut Jaunaren minçoa, ibili naiz Jaunac igorri nauen bideaz, erakarri dut Agag Amalequeco erregue, eta hil ditut Amalectarrac.