32 Eta Samuelec erran cioen: Ene aitzinera erakar çaçu Agag, Amalequeco erregue. Eta erakarri cioten Agag, ceina baitzen hainitz guicena eta ikaran baitzagoen. Eta Agaguec erran çuen: Herio latzac behar othe darot horrela bicia kendu?
33 Samuelec erran cioen: Nola hire ezpatac haurric gabe eçarri baititu emaztequiac, hala hire ama emaztequien artean içanen duc haurric gabe. Eta Samuelec çathicatu çuen Jaunaren aitzinean Galgalan.
34 Bada Samuel goan cen Erramathara; Saul berriz bere etchera Gabaara igan cen.
35 Eta Samuelec etzuen guehiago ikusi Saul bere heriotzeco eguneraino; halaric-ere Samuelec deithoratzen çuen Saul, Jaunac urriqui çuelacotz erregue eçarriric Israelen gainean.