5 Eta Saul ethorri cenean Amalequen hirira, celatac eçarri cituen errecan.
6 Eta Saulec erran cioen Cinearrari: Çoaz, guibela çaite eta jauts Amalequen ganic, beldurrez-eta horrequin balsan eçar çaitzadan; ecen çuc urricari içan ditutzu Israelgo semeac oro Eguiptotic igaiten hari cirenean. Eta Cinearra atheratu cen Amalequen erditic.
7 Eta Saulec jo çuen Amalec Hebilatic heldu arteo Surreraino, ceina baita Eguiptoaren parrean.
8 Eta biciric hartu çuen Agag Amalequeco erregue; jende xehe gucia ordean hil çuen ezpataren ahoaz.
9 Saulec eta populuac guphidetsi cituzten Agag, eta ardizco eta idizco arthalde hoberenac, ahariac, soinecoac eta gauça ederrac; etzituzten xahutu nahi içan bainan cer-ere baitzen putruscaric eta tzarric, hequiec içan ciren xahutuac.
10 Bada, Jaunac bere hitza Samueli adiaraci cioen, erraten cioelaric:
11 Urriqui dut Saul erregue eçarriric, ceren utzi bainau eta ene manuac ez baititu bethe. Samuel atsecabetan jarri cen, eta gau gucia Jaunari heiagoraz egotu cen.