1 Eta Jaunac erran cioen Samueli: Noiz arteo deithoratuco duçu Saul, nic iraici dudanean ez dadien erregue içan Israelen gainean? Bethe çaçu çure adarra olioz, eta çato igor çaitzadan Isai Bethlehemtarra gana, ecic haren semeetaric bat hautatu dut erreguetzat.
2 Samuelec erran çuen: Nola goanen naiz? Saulec ecen adituco du, eta hilen nau. Eta Jaunac erran cioen: Arthaldetic har çaçu aratche bat, eta erraçu: Jaunari imolatzera ethorri naiz.
3 Isai deithuco duçu sacrificiora, eta nic irakatsico darotzut cer eguin, eta gançutuco duçu nic erakutsico darotzudana.
4 Samuelec eguin çuen beraz Jaunac erran cioen beçala. Bethlehemera ethorri cen, eta hirico çaharrac haren bidera heldu cirelaric miretsiac, erran cioten: Baquearequin sarcen çaquizquigu?
5 Ihardetsi çuen: Bai, baquearequin. Ethorri naiz Jaunari imolatzera. Sainduets çaitezte, eta çatozte enequin imolatzera. Sainduetsi cituen beraz Isai eta bere semeac eta sacrificiora deithu cituen.
6 Eta sarthu cirenean, ikusi çuen Eliab, eta erran çuen: Jaunac aitzinean othe du bere Cristo?