14 Bada, Jaunaren izpiritua guibelatu cen Saulen ganic, eta izpiritu gaixtoac higuitzen çuen Jaunaren oldetic.
15 Eta Saulen cerbitzariec berari erran cioten: Huna non Jaunaganicaco izpiritu gaixtoac cerabilzcan.
16 Baldin gure jaunac atseguin badu, çure aitzinean diren çure cerbitzariec bilhatuco dute guitarra jotzen daquien guiçon bat, guitarra jo deçan, Jaunaganicaco izpiritu gaixtoa lothuco çaitzunean, eta arinquiago jasan dedaçun.
17 Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Bilha darotaçue beraz norbait guitarra ongui jotzen duena, eta erakar darotaçue niri.
18 Hequietaric batec ihardetsi cioen: Ikusi içan dut bada Isai Bethlehemtarraren seme bat, guitarra jotzen daquiena, guiçon guciz hazcarra eta guerlaria, umoa bere solasetan, eta guiçon ederra; eta harequin da Jauna.
19 Saulec Isairi igorri ciozcan beraz mandatariac, cioelaric: Bidal darotaçu Dabid, çure semea, alhapidetan dena.
20 Hargatic Isaic asto bat hartu çuen cargatua oguiz, gorgoila bat arnoz eta bere ahuncetaco pittica batez, eta Sauli igorri ciozcan bere seme Dabidez.