5 Ihardetsi çuen: Bai, baquearequin. Ethorri naiz Jaunari imolatzera. Sainduets çaitezte, eta çatozte enequin imolatzera. Sainduetsi cituen beraz Isai eta bere semeac eta sacrificiora deithu cituen.
6 Eta sarthu cirenean, ikusi çuen Eliab, eta erran çuen: Jaunac aitzinean othe du bere Cristo?
7 Eta Jaunac erran cioen Samueli: Ez beçaçu horren beguitharteari beguira, ez-eta horren irazquiaren lucetasunari, eragotzi dut hori; nic ez dut juiatzen guiçonaren adimenduaren arabera; guiçonec agueri dena ikusten dute, bainan Jaunac bihotzari beguiratzen dio.
8 Isaic Abinadab deithu çuen Samuelen aitzinera. Hunec erran çuen: Jaunac hori ere ez du hautatu.
9 Isaic beraz erakarri cioen Sama, ceintaz Samuelec erran baitzuen: Jaunac ez du hautatu hau ere.
10 Hargatic Isaic erakarri cituen Samuelen aitzinera bere çazpi seme; eta Samuelec Isairi erran cioen: Jaunac ez du horietaric hautatu.
11 Eta Samuelec erran cioen Isairi: Horiec dira bada çure seme guciac? Hunec ihardetsi çuen: Guelditu da oraino muthicotto bat, eta ardiac alhatzen ditu. Samuelec erran cioen Isairi: Bilha igorraçu eta erakar çaçu, ecic ez gare mahaineratuco hura ethor dadien baino lehen.