6 Eta sarthu cirenean, ikusi çuen Eliab, eta erran çuen: Jaunac aitzinean othe du bere Cristo?
7 Eta Jaunac erran cioen Samueli: Ez beçaçu horren beguitharteari beguira, ez-eta horren irazquiaren lucetasunari, eragotzi dut hori; nic ez dut juiatzen guiçonaren adimenduaren arabera; guiçonec agueri dena ikusten dute, bainan Jaunac bihotzari beguiratzen dio.
8 Isaic Abinadab deithu çuen Samuelen aitzinera. Hunec erran çuen: Jaunac hori ere ez du hautatu.
9 Isaic beraz erakarri cioen Sama, ceintaz Samuelec erran baitzuen: Jaunac ez du hautatu hau ere.
10 Hargatic Isaic erakarri cituen Samuelen aitzinera bere çazpi seme; eta Samuelec Isairi erran cioen: Jaunac ez du horietaric hautatu.
11 Eta Samuelec erran cioen Isairi: Horiec dira bada çure seme guciac? Hunec ihardetsi çuen: Guelditu da oraino muthicotto bat, eta ardiac alhatzen ditu. Samuelec erran cioen Isairi: Bilha igorraçu eta erakar çaçu, ecic ez gare mahaineratuco hura ethor dadien baino lehen.
12 Isaic bilha igorri çuen beraz, eta erakarri çuen. Bada, gorrasta cen, itchura ederrecoa, eta propia beguithartez. Eta Jaunac Samueli erran cioen: Jaiqui çaite, gançu çaçu, ecen hori bera da.