1 Bada Filistindarrac, beren armada gudura bilduric, ethorri ciren Soco Judacora, eta Socoren eta Acecaren artean campatu ciren, Domimgo muguetan.
2 Arren Saul eta Israelgo semeac bildu ciren Tirrimintineco haranera, eta armada lerrocatu çuten Filistindarren contra guducatzeco.
3 Filistindarrac çauden mendi baten gainean alde batetic, eta Israel ere mendi baten gainean çagoen berce aldetic; eta harana cen hequien artean.
4 Eta Filistindarren campetaric atheratu cen guiçon bat, sorcez bazterrecoa, Goliath deitzen cena, Jethecoa, gora cena sei besoz eta cehe batez.
5 Cobrezco casca bat çuen buruan, eta guerrunce escatatu bat soinean; bada guerruncearen phisua cen borz mila siclo cobrezcorena.
6 Cobrezco ixtergainetacoac cituen ixterretan, eta cobrezco erredola batec gordetzen cioen soina.
7 Haren lançaco çura cen ehaileen ehunetaco ceihermena iduri; haren lançaco burdinac bacituen sei ehun siclo burdinazco, eta haren ezcutaria haren aitzinean ibilcen cen.