12 Bada, aitzinean aiphatu den efratar guiçon Bethlehem Judaco haren semea cen Dabid; guiçon hura Isai deitzen cen eta bacituen çorci seme, eta Saulen egunetan çahartua cen eta adin handitan berce guiçonen artean.
13 Haren hirur seme handienac Saulen ondotic goan ciren gudura. Haren hirur seme guerlara goan cirenac deitzen ciren, çaharrena Eliab, bigarrena Abinadab, eta hirugarrena Sama.
14 Dabid cen ttipiena. Bada hirur çaharrenac Sauli jarraiqui cirenean,
15 Dabid Saulen ganic bihurtu eta etcherat ethorri cen, bere aitaren arthaldea alhatzeco Bethlehemen.
16 Bada Filistindarra ethorcen cen goicean eta arratsean, eta hori eguin çuen berrogoi egunez.
17 Eta Isaic bete Seme Dabidi erran cioen: Har çatzu çure anaiençat ephi bat garagar-buru xigor eta hamar ogui horiec, eta laster eguiçu campetara çure anaien gana.
18 Hamar cimitzetaco gaina horiec eramanen diozcatzu hequien aitzindariari; ikusico duçu çure anaiac ongui direnez, eta jaquinen duçu norequin diren Jerrocatuac.