29 Eta Dabidec erran çuen: Cer eguin dut? Minçatzea ez othe da haiçu?
30 Eta haren ganic aphur bat baztertu cen berce alde batera, eta erran cituen elhe berac. populuac ihardetsi cioen leheneco solas bera.
31 Bada Dabidec erran hitzac adituac içan ciren, eta Saulen aitzinera helduac.
32 Erregueren aitzinera erakarria içan cen, eta Sauli erran cioen: Horren gatic ez bedi ikara nihoren bihotza; ni, çure muthila, goanen naiz eta guducatuco dut Filistindarra.
33 Saulec erran cioen Dabidi: Etzare gai Filistindar horri buru eguiteco, ez-eta horren contra guducatzeco; ecen haur bat çare eta hori gaztedanic guerla-guiçona.
34 Dabidec ihardetsi cioen Sauli: Çure muthilac alhatzen çuen bere aitaren arthaldea; lehoin bat edo harz bat ethorcen cen, eta ahari bat eramanen çuen arthaldearen erditic;
35 Eta ni jarraiquitzen natzaioeten, jotzen nituen eta pusca ahotic kencen nioten; eta oldarcen citzaizquitan, eta cinçurretic lotzen natzaioten, ithotzen eta hilcen nituen.