3 Filistindarrac çauden mendi baten gainean alde batetic, eta Israel ere mendi baten gainean çagoen berce aldetic; eta harana cen hequien artean.
4 Eta Filistindarren campetaric atheratu cen guiçon bat, sorcez bazterrecoa, Goliath deitzen cena, Jethecoa, gora cena sei besoz eta cehe batez.
5 Cobrezco casca bat çuen buruan, eta guerrunce escatatu bat soinean; bada guerruncearen phisua cen borz mila siclo cobrezcorena.
6 Cobrezco ixtergainetacoac cituen ixterretan, eta cobrezco erredola batec gordetzen cioen soina.
7 Haren lançaco çura cen ehaileen ehunetaco ceihermena iduri; haren lançaco burdinac bacituen sei ehun siclo burdinazco, eta haren ezcutaria haren aitzinean ibilcen cen.
8 Eta Israelgo andanen aitzinean baratuz oihu eguiten çuen, eta erraten cioeten: Certaco heldu çarete guducotzat aphainduric? Ez othe naiz Filistindarra eta çuec Saulen cerbitzariac? Hauta çaçue çuetaric guiçon bat, eta jauts bedi buruz-burucaco gudura.
9 Enequin guduca ahal badadi, eta hilcen banau, çuen gathibu içanen gare; bainan nausitzen banaiz eta hilcen badut, çuec içanen çarete gure gathibu, eta cerbitzatuco gaituçue.